Zineuskadik datu pertsonalen tratamenduaren eta informazioaren segurtasunaren arloan indarrean dagoen legeria betetzeko konpromisoa du, emandako datuak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrari (DBEO) eta arlo horretan indarrean dagoen Estatuko araudiari jarraikiz biltzen eta tratatzen direla bermatzeko. Hori dela eta, Zineuskadiren artxiboetan sartzeko eskaeren ondoriozko datu pertsonalen tratamenduan aplikatutako datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskainiko dizugu ondoren:
1. Tratamenduaren arduraduna
Tratamenduaren arduraduna Zineuskadi da.
Helbidea: Tabakalera, 3. solairua. Andre zigarrogileen plaza, 1.
Herria: Donostia
Telefonoa: +34 943 287 406
Helbide elektronikoa: info@zineuskadi.eu
2. Legeria aplikagarria
Zineuskadik egiten dituen datu-tratamenduetan aplikatu beharreko araudia, datu pertsonalen babesaren arlokoa, honako hau da:
- 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa ("DBEO").
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (“DBEDBLO”).
- Haien arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Zineuskadiren webgune ofiziala www.zineuskadi.eu da. Zineuskadik eta Basque Audiovisual sare sozial eta profesionaletan dituen kanal ofizial nagusiak honako hauek dira: Facebook, Twitter, YouTube, Flickr eta Instagram.
4. Helburuak eta oinarri juridiko legitimatzaileak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie Basque Audiovisual webgunean edo sare sozialetako kanal ofizialen bitartez (posta elektronikoaren, formularioen, mezuen eta abarren bitartez) edo hura erabiltzearen ondorioz emandako datu pertsonalak Zineuskadiren datu-tratamenduko sistemetan txertatu ahal izango direla.
Zineuskadiren webgunearen bidez egiten diren datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
- 1. Email marketing kanpainak
Oinarri legitimatzaile nagusia: tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa (DBEOren 6.1 artikulua).
5. Sekretu-betebeharra
Tratamenduaren arduradunak konpromisoa hartu du erabiltzaileen datuen pribatutasunarekin eta babesarekin. Zure datu pertsonalen tratamendua konfidentzialtasunez eta araudi hau betez egingo da.
6. Datu pertsonalak biltzea
Tratamenduaren arduradunak ez dizu datu pertsonalik eskatuko webgunean sartzeko. Hala ere, baliteke webgunean formularioak egotea (kontaktua eta abar) eta horietan erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar izatea (gehienak identifikazio-datuak edo harremanetarako datuak). Erabiltzaileak askatasun osoz eta borondatez ematen ditu bere datu pertsonalak. Zineuskadik eskatutako zerbitzua emateko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatzen.
Edozein eduki mota (datuak, dokumentuak, planoak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo beste materialen bat) bidaltzen/txertatzen duen erabiltzaileak adierazten eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzei eta indarrean dagoen legeriari jarraikiz bidaltzen/txertatzen duela. Hirugarrenen datu pertsonalak txertatzen dituen erabiltzaileak adierazten du haien baimena duela —berariazkoa eta frogagarria— datu horiek tratatzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak txertatzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailea da txertatutako datuen egiazkotasun, zuzentasun eta tratamendu legitimoaren erantzule bakarra, eta Zineuskadik ez du inolako erantzukizunik izango horren inguruan. Erabiltzaileek, nolanahi ere, emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarra eta egiazkotasuna bermatzen dute eta horren erantzuleak dira, eta konpromisoa hartzen dute datu horiek behar bezala eguneratuta edukitzeko.
Webguneko formularioetan nahitaezko gisa adierazitako eremuak ez betetzearen edo gaizki betetzearen ondorioz, baliteke tratamenduaren arduradunak erabiltzailearen eskaerari erantzun ezin izatea.
Tratamenduaren arduradunak behar bezala jasoko ditu datu pertsonalak, bere webgunean bildutako helburu, utilitate, zerbitzu edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Beraz, inola ere ez da erabiliko iruzurrezko edo legez kanpoko baliabiderik edo desleialik, ezta erabiltzaileen eskubide legitimoak nolabait arriskuan jartzen dituenik ere.
Webgune honen bitartz informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa izango da pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamenduetarako berariazko baimena ematea.
7. Adingabeen datuak biltzea
Tratamenduaren arduradunaren produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ez daude berariaz adingabeei zuzenduta. Gure produktu edo zerbitzu batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, tratamenduaren arduradunak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
Tratamenduaren arduradunak erabiltzaileei gomendatzen die kontrol-agintariek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak eta abar) eskuragarri dago Datuak Babesteko Euskadiko eta Espainiako Agentzien webguneetan.
8. Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinetarako edo antzeko zerbitzuetarako harpidetza egiten bada eta horretarako datu pertsonalak tratatu behar dira, erabiltzaileek zerbitzu horietan baja eskatu ahal izango dute nahi dutenean. Horretarako, eskaera bat bidali beharko dute helbide elektronikora (info@zineuskadi.eu), edota Zineuskadik horretarako eskaintzen duen beste edozein bide erabiliko dute, hala nola “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa, informazio-buletinen azken zatian dagoena.
9. Enplegu-eskatzaileak Zineuskadin
Zineuskadin lan egiteko hautagaitza eskaini nahi duen eta, horretarako, bere curriculum vitaea formularioen, posta elektronikoaren sare sozial edo profesionalen kanalen edo antzeko mekanismoen bidez aurkezten duen pertsonari jakinaraziko zaio, Datu Pertsonalak Babesteko araudian ezarritakoaren arabera, bere enplegu-eskaeraren bitartez emandako datuak “Curriculumak eta Langileen Hautaketa” izeneko gure datu-tratamenduan txertatuko direla.
Zure datuak Zineuskadik langileak hautatzeko egingo dituen etorkizuneko prozesuetan parte har dezazun erabili ahal izango dira. Prozesu horiek barruan egin ahal izango dira, edota Zineuskadik horretarako kontratatzen dituen kanpoko enpresek egingo dituzte.
Zineuskadik urtebete inguruko epean gordeko du zure curriculuma. Epe hori igaro ondoren, datuak suntsitu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak aplikatuko dira.
Azaldutako helbururen batekin ados ez bazaude, lehenbailehen idatziz jakinarazteko eskatzen dizugu. Era berean, zure datuetan aldaketarik gertatuz gero, horren berri emateko eskatzen dizugu. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzeko, eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, eramateko, aurkaratzeko eta abarretarako eskubideak), eta gai horri buruzko edozein eskaera egin ahal izango duzu, Pribatutasun Politika honetako “Pertsona interesdunen eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
10. Sare sozialetarako eta web-kanaletarako esteka
Webgune honek sare sozialetarako (hala nola Facebook, Twitter, YouTube, Instagram eta Flickr izenekoetarako) estekak eta kanpoko webgune eta web-kanalak eskain ditzake. Zineuskadik ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako webgune horiei dagokienez. Zineuskadirekin lotutako sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan webgune honetako esteken bidez edo beste edozein modutan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten zaio erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta edozein baldintza edo araudi sare sozial eta webgune eta kanal horien erakunde arduradunen mende daudela, inoiz ez Zineuskadiren mende.
11. Zineuskadiren presentzia sare sozial eta profesionaletan
Zineuskadik profilak izan ditzake sare sozial eta profesionaletan, bere zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bitartez eskainitako argitalpenak orientagarriak izango dira.
Zineuskadiren profiletan sare sozial edo profesionaleko profilarekin erregistratzean, erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio Zineuskadiri bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honi jarraikiz tratatzeko.
Erabiltzaileak bere borondatez eta Zineuskadiren sare sozial edo profesionalen bitartez emandako informazioa eta datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatu ahal izango dira: erabiltzailearekin harremanetan jartzea eta egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzutea, informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea, ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzea, erabiltzaileak Zineuskadiri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzea eta, oro har, sare sozial eta profesionaletan duen presentzia kudeatzea.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Zineuskadiren sare sozialen bitartez argitaratzen dituzten informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, planoak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste materialen bat, datu pertsonalak barnean hartuta, hala badagokio) sare sozial eta profesional horien beste erabiltzaile batzuen esku geratu ahal izango direla eta bisitariek askatasun osoz ikusi, komentatu eta partekatu ahal izango dituztela, sare sozial edo profesional bakoitzak ezarritako baldintzetan.
Sare sozial edo profesional bakoitzean erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean argitara eman nahi duen informazioa konfiguratu, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu ahal izango ditu, bere irizpidearen eta sare sozial edo profesional bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailea izango da bere argitalpenek indarrean dagoen legeria, erabilera-arauak eta dagokion sare sozial edo profesionalak ezarritako pribatutasun-politikak eta Zineuskadirenak errespetatzearen erantzule bakarra. Zineuskadik ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenen inguruan. Zineuskadik alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legeria, erabilera-arauak eta ezarritako pribatutasun-politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Zineuskadik beste profil batzuei jarrai diezaieke Twitter, Facebook eta beste sare sozial edo profesional batzuetan, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik duenik.
Era berean, Zineuskadik Twitter, Facebook eta beste sare sozial edo profesional batzuetan dituen kanalak sare horien beste erabiltzaile batzuek balia ditzakete, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
Zineuskadik eskubidea du bide horien bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko. Zineuskadik noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan egindako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozial edo profesionaletan “Atsegin dut” (edo antzekoak) sakatzean, baimena ematen duzu zure datu pertsonalak dagokion sare sozial edo profesionalean tratatzeko (haren pribatutasun-politikei jarraikiz), Zineuskadik kontaktuen zerrendan bildutako datuetarako sarbidea izateko eta haren argitalpenak, merkataritza-izaerakoak bereziki barnean hartuta, zure abisu eta jakinarazpenetan agertzeko.
Erabiltzaileak Zineuskadiren sare sozial edo profesionaletan kanal ofizialei jarraitzeari utzi nahi badio, sare bakoitzak horretarako prestatutako tresnak erabili beharko ditu.
12. Segurtasun-neurriak
Zineuskadik bere datu-tratamenduetan jasotako datu pertsonalak tratatuko ditu, eta behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu datu horien segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak, giza ekintzaren edo ingurune fisiko edo naturalaren ondoriozkoak, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurrien arloan aplikatu beharreko indarreko legeriaren arabera. Hala ere, erabiltzaileei jakinaraziko zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla erasoezinak, eta legez kanpoko eta bidegabeko esku-sartzeak jasan daitezkeela. Nolanahi ere, esku-sartze horiek ez dira tratamenduaren arduradunaren erantzukizuna izango.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza seguruaren protokoloetan (https) oinarritua, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
13. Segurtasun-arrakalak
Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Zineuskadiri webgunearen, eremu pribatuen, sarbide-gakoen, sare sozialetako presentziaren edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen beste edozein zirkunstantziaren inguruan detektatutako gorabehera, segurtasun-arrakala, sarbide desegoki edo baimendu gabeko sarbide oro.
Lehentasunezko abisu-mekanismo gisa, +34 943 287 406 telefonoa eta info@zineuskadi.eu helbide elektronikoa ezartzen dira.
14. Kontserbatzeko epea
Emandako datu pertsonalak datu horien bilketaren helburua betetzeko edo helburuak eragin ditzakeen erantzukizunak finkatzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira, edota aplikatu beharreko araudiak kasu bakoitzean ezartzen duen aldian (kontabilitateari, zergei, merkataritzari eta abarri lotutako aldian). Aldi horren ondoren, datuak ezabatu egingo dira eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuko dira.
15. Interesdunen eskubideak
Zure datu pertsonalen babesari lotutako eskubideak balia ditzakezu (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideak), emandako baimenak kendu ditzakezu, edota arlo honen inguruko beste edozein eskaera egin dezakezu. Horretarako, Zineuskadira jo beharko duzu idatziz (helbidea: Tabakalera, 3. solairua. Andre zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia; helbide elektronikoa: info@zineuskadi.eu).
Eskaerari eskatzailearen identitatea egiaztatuko duen dokumentu baten kopia erantsi beharko zaio. Eskaera legezko ordezkari gisa egiten bada, eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentuaren kopiaz gain ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentu bat ere aurkeztu beharko da.
Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edota erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu (www.aepd.es), hura baita kontrol-agintaritza.
16. Indarraldia eta aldaketak
Tratamenduaren arduradunak eskubidea izango du bere pribatutasun-politika bere irizpidearen arabera aldatzeko, lege-aldaketen edo jurisprudentzia-aldaketen ondorioz. Tratamenduaren arduradunak aldaketaren bat egiten badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak horren berri izango du. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremana webgunean sartzen den unean aurreikusitako arauen arabera arautuko da. Hori dela eta, tratamenduaren arduradunak gomendatzen dizu pribatutasun-politika hau bisitatzea webgunera konektatzen zaren guztietan.
17. Jurisdikzioa
Zineuskadiren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplikatu beharreko legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiei foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, Zineuskadi eta erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri esanbidez uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Zineuskadik aurre egingo dio pribatutasun-politika hau ez betetzeari, baita webgune honetan aurkeztutako edukien bidegabeko erabilera orori ere. Horretarako, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatu ahal izango ditu, izaera ekonomikokoak barne.
18. Pribatutasun-politikan aplikatu beharreko hizkuntza
Pribatutasun Politikan aplikatu beharreko hizkuntzak gaztelania eta euskara dira. Beste hizkuntza batzuetako bertsioak ematen badira (ingelesezko bertsioa, adibidez), kortesia hutsagatik eta erabiltzailearentzat erosoagoa delako baino ez dira emango. Kontraesanik izanez gero, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioei jarraituko zaie.