AZKEN EKOIZPENAK

empoderío

empoderío

Barre eta konplizitate artean, emakume ijito talde batek sekuentziak inprobisatzen ditu Otxarkoagako Gizarte Etxeko gela batean. Goizeko argi leuna gortina moreen artetik sartzen da, eta haietako batek pelikula baten nondik norakoak azaltzen ditu, antzezpen tailer bat egiten ari diren emakume ijito batzuez hitz egiten duena. Errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Jolasa, dibertsioa, ahalduntzea eta sororitatea elkartzen dira euskal emakume ijitoenganako maitasun-gutuna izan nahi duen doku

Ikusi
WALKER SERIES: SAN SEBASTIÁN

WALKER SERIES: SAN SEBASTIÁN

Donostia, Espainia. Kontxako hondartza dotoreak Euskal Herriko kostalde pintoreskoa besarkatzen du. Santiago Bidearen ibilbidean dagoen hiria da. Bisitari ugari etortzen dira hirira udan eta udazkenean: zinemaldi ospetsuagatik eta bertako paisaiak, gastronomia, kultura eta historiagatik. Marseilla eta Parisen zehar bidaiaren ostean, ibiltariak Europan jartzen du oina, kostaldean zehar ezagutu beharreko beste lurralde batean barrena.

Ikusi
A European Woman

A European Woman

Europar emakume bat, benetako artxibo fikzionatuarekin egindako film esperimental bat da. Olaia Nogales artxibistak 2001eko abenduan Buenos Airesen egindako 12 eguneko egonaldia kontatzen du. Extxepare Institutuak bidali zuen bertara, Zubiaurre anaiek egindako 20ko hamarkadako film batzuek Euskadirentzat duten balioa aztertzeko. Film horiek kasualitatez aurkitu ziren argazkilari argentinar baten artxiboan.

Ikusi

Altxaliliak sortu berri dira: queer, euskaldun eta landa eremuetakoak. Haien identitatea askatasunez bizitzeko oztopo ugari izan dituzte beti. Baina duela bi urte Altxalili Show-a sortu zuten, euskarazko lehen drag ikuskizuna, euren herrietan espazioa berreskuratzeko. Dom, Jüse, Maiana eta Oihan beren drag bikoitzekin sendotzen ari dira, isiltasunaren eta minaren gainetik. Haien mugimenduak landa eremuko iraultza txiki bat piztu du.

Ikusi
BEFORE YOU MY SHADOW

BEFORE YOU MY SHADOW

Eguzki berri bat jaio, eguzki berri bat hil. Egun berri bat Gadani-n, Pakistanen. Han, baliogabe, erabilgarri ez diren itsasontziak desegiten dituzten langileak, ogia partekatzen ari dira. Danteko purgatorioan harrapatuta bezela, zain daude, zerbaiten zain, zehazki zer den jakin gabe; ametsak piztu ahal izateko zerumuga bat. Zain daude, egunez egun, zerurantz begira, eguzkiaren seme-alabak.

Ikusi
LA MERCÈ

LA MERCÈ

Mercedes, 92 urteko adineko andrea, Bartzelonan bizi da 16 urte zituenetik, eta hara joan zen lanera. Orain dementzia du, eta ez da bere kabuz baliatzen. Marta bere zaintzailea da. Mercedes eta Martaren bitartez, zainketei eta adinekoei eragiten dieten arazoak ezagutuko ditugu, besteak beste, nahi gabeko bakardadea edo osasun mentaleko arazoak.

Ikusi
A SON

A SON

Mariak, esperientziarik gabeko eskolako psikologoak, sumatzen du eskolara heldu berri den 8 urteko ume baten itxurazko zorionaren atzean, ondorio ikaragarriak dituen drama bat dagoela. Jakiteko, Guilleren gogoak marrazkietan itzultzen duena deszifratu beharko du eta, horrez gain, aitaren erresistentzia oldarkorra gainditu beharko du.

Ikusi
AMALUR PROFEZIA

AMALUR PROFEZIA

Eguzki umezurtz errebelde eta bakartia eta Kari, bideojokoekiko krack bat, bizitza errealean dituen fobiek geldiarazita, nerabeentzako berreziketa-zentro batean sartuko dituzte. Bertan, Eguzki erreklamatzen dute Amalur salbatzeko. Mundu paralelo bat, non antzinako euskal mitologiako izakiak bizi diren. Bertan, abentura izugarrien ondoren, Eguzkik bere familia berreskuratuko du; Karik bere beldurrei aurre egingo die; eta biek bere adiskidetasun handia zigilatuko dute.

Ikusi
UNSEEN

UNSEEN

Uda hasiera da, eta Anek 30 urte betetzen ditu. Familiaren artean mahaiaren inguruan kandelak itzali ondoren, Anek jakiten du bere aita ez zela modu naturalean hil, bere ama Carmenek haurtzaroan kontatu zion bezala. Errebelazio horrek Aneren bizitza erabat aldatzen du. Uda amaieran, Carmenek alaba berriro hurbildu nahian, egun bat elkarrekin igaro nahi du urtegian.

Ikusi
UNFINISHED MATTER

UNFINISHED MATTER

Ikusi

Bilaketa-tresna honetan topatuko dituzu euskal ekoizpen guztiak, egoera, generoa edo metrajea edozein izanda ere. Iragazi interesatzen zaizkizun emaitzak eta bilatzen ari zaren informazioa aurkituko duzu.

BILAKETAREN EMAITZAK

EKOIZPENAK

Hemen daude zure bilaketaren emaitzak. Eskerrik asko bilatzailea erabiltzeagatik. Nahi baduzu, beste ekoizpen batzuk bilatzen jarrai dezakezu.

Beste batzuk
urteak

{{item.titulo_original}}

{{item.titulo_original}}

Ez dago produkziorik aukeratutako filtroekin.