International Animation Film Market (MIFA)


MIFA
2024-06-11 / 2024-06-14

GENEROA
Animazioa

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Tipologia
Animazioa

Bisitaren webgunea

{{item.titulo}}

{{item.fecha_inicio}} - {{item.fecha_fin}}

DESKARGATU GURE LIBURUXKA MERKATU HONETAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUEKIN


MIFA: BASQUE. AUDIOVISUAL. Aurkezten du

SULTANA'S DREAM

1905ean, Rokeya Hossein idazle bengaliarrak Ladylandekin egiten zuen amets, emakumeek gobernatutako lurralde utopikoarekin. Handik mende batera, Inés zuzendari espainiar gazteak autoaurkikuntza-bidaia bati ekitea erabaki du, Rokeyaren aztarnei jarraituz eta Ladyland-en bila.

Ikusi

When it comes (it will have your eyes)

Ingurumen krisia dela eta kolapsoan dagoen komunitate txikiko biztanleria ahal bezala moldatzen da bizitza berrira. Pribilegiatuak carpe diem pentsakizunari lotuta, bizirauteari eutsi nahian besteak. Zer da etorriko dena? Besterik ezean, zerbaitek salbatuko gaitu?

Ikusi

KIMA & AMIK

Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko.

Ikusi

THE INVISIBLES

Umorea, laguntasuna eta zientzia ukitu bat nahasten badituzu, hara: hortxe dituzu gure Ikusezinak! Haiekin batera, unibertsoan barrena abentura zirraragarri eta dibertigarriak biziko ditugu. Mikroorganismo maitagarri hauen eskutik, 6-10 urte arteko haurrek gure planetaren zokorik ezkutuenak bisitatuko dituzte, eta fantasiaz beteriko lan bisual erakargarri eta azkarrean murgilduko dira.

Ikusi