GENEROA
Orotarikoa
Arloa
Nazioartekoa
Klasea
A Kategoria
Tipologia
Orotarikoa
I´M NEVENKA
2000. urtean, Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi zen 24 urteko Nevenka Fernandezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen, sentimentala zein profesionala, Ismael Alvarez alkatearen aldetik. Nevenkak salaketa jartzea erabakitzen du, nahiz eta badakien oso prezio altua ordaindu beharko duela: bere inguruak ez du babestuko, Ponferradako gizarteak bizkarra emango dio, eta hedabideek epaiketa publiko baten menpe jarriko dute.
IkusiQUERER
32 urtez ezkonduta egon ostean, Mirenek utzi egin du bikotearen etxebizitza eta senarra salatu du bortxaketa jarraituagatik. Akusazio larri horren ondorioz, bikotearen seme-alabek amari sinetsi ala errugabetasuna defendatzen duen aita baten alde egin beharko dute. Bidaia familiarra, zein judiziala, helburu berarekin: egia ezagutzea.
IkusiTHE LAST ROMANTICS
Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio.
IkusiMARCO
Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen. Jendartean zein bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera iritsi zen, eta bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik gizartearen miresmena jaso zuen. Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela aur
IkusiWhen it comes (it will have your eyes)
Ingurumen krisia dela eta kolapsoan dagoen komunitate txikiko biztanleria ahal bezala moldatzen da bizitza berrira. Pribilegiatuak carpe diem pentsakizunari lotuta, bizirauteari eutsi nahian besteak. Zer da etorriko dena? Besterik ezean, zerbaitek salbatuko gaitu?
IkusiNINA
45 urte dituen Ninak (Patricia López Arnaiz) hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabakiko du, bere bizitza hondatu zuen eta orain herriak omentzen duen gizonaz mendekatzeko. Sorterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas txikitako lagunarekin berriz elkartzeak mendekua ote den bide bakarra pentsaraziko dio.
IkusiTHE WILLIAMS
Los Williams dokumentalak hainbat gai jorratzen ditu: arrazakeria, anai-arreben arteko harremanak, migrazioa, memoria eta identitatea, pribilegioa, eta beltz gorputza duen pertsona zuria ote den, euskal herritar beltza ote den edo, besterik gabe, atzerritar sentitzen ote den oso ondo ez dakien norbaiten deserosotasuna. Anaiak, ghanatarren ondorengoak, Athletic Clubeko jokalari miretsiak dira, hots, euskal jokalariak bakarrik dituen lehen mailako lehenengo taldekoak.
IkusiA HUNDRED BIRDS IN THE SKY
Hamabi hilabetetan zehar, lurrak eguzkiari bira eman bitartean, Jonek, Arte Ederretako ikasleak, Txillida Lekura zuzenduko ditu bere pausoak, duela ehun urte jaiotako eskultore baten bila. Han, pixkana-pixkana, Eduardo Txillidaren lanek, haren idazkiek eta ideiek, baina baita inguratu zutenekin izandako elkarrizketek, gizon helezin baten irudia eratzen dute airean. Txillidak hainbeste begietsitako zerumugaren antzera, zenbat eta hurbilago, orduan eta iheskorrago.
IkusiTHAT WORLD THAT GIVES YOU NOTHING
Bernardo Esperantzaren bila dabil. Cristina eta bere mutila estutasunik gabe hilabete amaierara iristen saiatzen ari dira. Deserrotze fisiko eta emozionalari, une hobeen zain egoteari eta klase-borrokaren ustekabeko zenbait egoerari buruz.
IkusiTHIS IS NOT HOLLYWOOD
Heldutasunetik, Jone, Josemi gidoilariaren alaba, bere aita eta bere bi osabengana hurbiltzen da, haien filmografiaren eta beraiekin eskutik joan ziren pertsonen bitartez. Ibarretxe anai zinemagileen argiak eta itzalak ezagutu, ulertu eta onartzeko zinema-bidaia.
IkusiLOLO'S POWERS
"Los poderes Lolo" lanak Lolo Ricoren, "La bola de cristal" -ensortzailea, bizitzan sakontzen du. Dokumentalak emakume ausart eta aitzindari baten istorioarekin harritzen gaitu. Bizi izan zuen garaiari aurre egin zion, eta zazpi seme-alaba bakarrik aurrera ateratzea lortu zuen, Espainian telebistako saio mitikoetako bat martxan jartzearekin batera.
IkusiLet it know
ETAk familia bahitu eta Estatuak aita torturapean hil zuenetik 40 urte igaro direnean, Tamara Muruetagoienak egia eta justizia bilatzeari ekin dio.
IkusiFROM EIGHT TO INFINITY
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun dugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu, bai euskal zinema eta bai euskarazko zinema erein zirenetik gaur egun bizi duten loraldiraino. Miren Agur Meabe ez da bakarrik izango ordea. Bidaia honetan, luxuzko laguntzaileak izango ditugu. Euskal zinemagintzaren bilakaeraren lekuko eta protagonista izan diren hainbat zinemagile euskaldun arrakastatsu izango ditugu kontalari.
IkusiReplica
1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu egin zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten. Zulo bat horma-hobian. Hutsune kolektibo bat. Hau hutsuneei buruzko film bat da. Nire aita, Juanmi Gutiérrez zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora tarte bat pasa denean, bere filmetara itzuli naiz memoria pertsonaleko ariketan. Irudien bitartez egiten dut memoria. Edo hobeto esanda, irudi ezaren bitartez. Irudi baten ausentzia bere presentzia bezain indartsua izan al daiteke?
IkusiTHE GIRLS AT THE STATION
Jara, Álex eta Miranda adingabeen zentro batean hazi diren hiru neska dira. Jararen urtebetetzea da eta hirurek bere trap queen gogokoenaren kontzertuan ospatu nahi dute. Ez dute dirurik, ezta hori lortzeko modu askorik ere, baina auzoan beti dago neska zaharrago bat, helduekin geltokietako komunetan hitzorduak eskaintzen dizkiena. Pixkanaka, eta kontrola dutelakoan, adingabeen prostituzio sare batean harrapatuta geratuko dira.
IkusiTASIO
Tasiok hamalau urte zituenetik egiten du lan ikazkin gisa Urbasa mendilerroko Nafarroako herri txiki batean. Bizitza aldatu egiten da, baina mendia beti berdina da: malkartsua eta ederra. Bere haurren jolasen eszenatokia da, baina bere familiarentzako mantenua aurkitzen duen tokia ere bada. Exodo landatarraren garaia da, baina Tasiok nahiago du mendian geratu eta bizi, erabateko bakardadean, bere askatasuna babestearren.
IkusiTHE THIRD LANDSCAPE
Insignis pinuaren barietateari eragiten dion Microsphaerella dearnessi onddoa Euskadiko basoetan zehar hedatu da, Agustin Ibarrola euskal artistaren Omako baso margotua infektatuz.
Ikusi