FICAB Festival Internacional de Cine Arqueológico del Bidasoa

Bidasoko XXIV. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
2024-11-11 - 2024-11-16

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

BIDASOKO NAZIOARTEKO XXIV. ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA 2024ko azaroaren 11tik 16ra egingo da. Zinemaldiaren xedea da gizartean arkeologia ezagutzera ematea eta jendea diziplina horretara hurbiltzea, ikerlan arkeologikoen emaitzak jasotzen dituzten ikus-entzunezko obren bidez, oinarri hauen arabera: PARTE HARTZEA Edozein nazionalitatetako pertsonek eta erakunde publiko edo pribatuek ekoitzitako genero guztietako dokumentu zinematografikoek parte hartu ahalko dute Zinemaldian (dokumentala, fikzioa, erreportajea, ikerlana...), betiere, edukia arkeologiaren eta teknika arkeologikoen, etnoarkeologiaren, ondare arkeologikoaren eta kontserbazioaren esparrukoa bada. BALDINTZA TEKNIKOAK Dokumentu zinematografikoak formatu digitalean aurkeztuko zaizkio hautaketa-batzordeari, deskargatzeko esteka bat edo dokumentua bera WeTransfer, Dropbox, Drive edo antzeko plataformaren baten bidez bidalita. Obrak helbide elektroniko hauetako edozeinetara bidali behar dira: • ficab.oiasso@irun.org • ficab.oiasso@gmail.com Era berean, Festhome plataformaren bidez ere eman daiteke izena (festhome.com), esteka honetan: http://festhome.com/f/1213

Sariak

Honako sari hauek banatuko dira:

. Jaialdiko Sari Nagusia: 2.000 euroko saria
. Ikusteen Sari Berezia: 1.000 euroko saria
. EITB saria genero ikuspegia sustatzeko: 1.000 euroko saria.
. Hezkuntza Sailaren Saria: 750 euro.
. Zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria: ekonomi zuzkidurarik gabea.

Oinarria

https://ficab.org/ficab/down/servicios/Bases.pdf

Informazio generikoa

https://ficab.org/

https://ficab.org/servicios-ficha.php?lng=eu&id_servicio=57&id_servicio_fam=36

ALBISTEAK

FICAB 2024: Zabalik dago Nazioarteko Arkeologia Zinemaldian parte hartzea

FICAB 2024: Zabalik dago Nazioarteko Arkeologia Zinemaldian parte hartzea

FICAB 2024: Zabalik dago Nazioarteko Arkeologia Zinemaldian parte hartzea

Ikusi