CPH DOX


CPH DOX
2025-03-23 / 2025-03-28

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
A Kategoria

Bisitaren webgunea

{{item.titulo}}

{{item.fecha_inicio}} - {{item.fecha_fin}}

DESKARGATU GURE LIBURUXKA MERKATU HONETAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUEKIN


CPH DOX: BASQUE. AUDIOVISUAL. Aurkezten du

THE BUTTERFLIES

Altxaliliak sortu berri dira: queer, euskaldun eta landa eremuetakoak. Haien identitatea askatasunez bizitzeko oztopo ugari izan dituzte beti. Baina duela bi urte Altxalili Show-a sortu zuten, euskarazko lehen drag ikuskizuna, euren herrietan espazioa berreskuratzeko. Dom, Jüse, Maiana eta Oihan beren drag bikoitzekin sendotzen ari dira, isiltasunaren eta minaren gainetik. Haien mugimenduak landa eremuko iraultza txiki bat piztu du.

Ikusi

BEFORE YOU MY SHADOW

Eguzki berri bat jaio, eguzki berri bat hil. Egun berri bat Gadani-n, Pakistanen. Han, baliogabe, erabilgarri ez diren itsasontziak desegiten dituzten langileak, ogia partekatzen ari dira. Danteko purgatorioan harrapatuta bezela, zain daude, zerbaiten zain, zehazki zer den jakin gabe; ametsak piztu ahal izateko zerumuga bat. Zain daude, egunez egun, zerurantz begira, eguzkiaren seme-alabak.

Ikusi

ALL THE ROADS ARE OPEN

Man Ray, Ella Maillart, Luis Buñuel, Thomas Mann eta Anaïs Nin idazle eta artisten lanen bidez, besteak beste, Suitza, Alemania, Katalunia, Pirinioak eta Euskal Herria zeharkatuko ditugu modu formal eta sinbolikoan. Annemarie Schwarzenbachen eta Marianne Breslauerren argazkiek eta idatziak utzitako arrastoei jarraituz bidaiatuko dugu Europan zehar, bilaketak eta bizitzarekiko jakin-minak elkartutako bi emakumeren begiraden aztarnak berreraikitzeko.

Ikusi

A European Woman

Europar emakume bat, benetako artxibo fikzionatuarekin egindako film esperimental bat da. Olaia Nogales artxibistak 2001eko abenduan Buenos Airesen egindako 12 eguneko egonaldia kontatzen du. Extxepare Institutuak bidali zuen bertara, Zubiaurre anaiek egindako 20ko hamarkadako film batzuek Euskadirentzat duten balioa aztertzeko. Film horiek kasualitatez aurkitu ziren argazkilari argentinar baten artxiboan.

Ikusi