Arloa
Nazioartekoa
Klasea
Bestelakoak
THE LAST ONE
Loreak ama eta amama ditu erreferentzia giza. Bi belaunaldi horien bitartez emakumeak amatasunaren inguruan bizi izan duen lotura ikusten du. Orain berari dagokio ama izan ala ez erabakitzea, eta egiteke dauden galderen erantzunak bilatzea.
IkusiTHE ROTARY PRESS
Oroimenaren hauskortasunaz eta hura babesteko gizakiak sortzen dituen lekuei buruzko film laburra da ‘Errotatiba’. Pertsonak desagertu egiten dira, bizi izan zireneko eraikinak bezala, lan egin eta zoriontsu izan zireneko tokiak bezala. Aurpegi eta bizitza horiek, noizbait idatzizko oroimenaren parte izandakoak, desagertuko den oroimenarekin batera galduko dira, betiko ezer ez delako. Urak ekartzen duena, urak eramaten du.
IkusiEXERGO
emakume narratzaile batek Bilboko Arte Ederren Museoko hainbat margolanetan zehar ibilbide bat proposatzen digu. Lan horien xehetasun periferiko eta ezkutuetatik abiatuta haien ekoizpen-baldintzen eta iraganeko zein egungo artistek pairatutako baldintza sozial, ekonomiko eta psikologikoen balizko korrezpondentziak azalaratzen joango da.
IkusiHORIZONTAL
Billie zazpi urteko neskato bat da eta zauritutako gizon bat etxera eraman du gauaren erdian. Goizean, gizona ezin da mugitu. Bera ziur dago barruan zerbait trabatuta duela, eta irteteko beharra duela.
IkusiMADWOMAN IN THE ATTIC
Ibilbide zinematografikoa emakumezko pertsonaietan zehar eta eromenaren irudikapena. Nola egiten da eroarena? Nork dio nola egiten den ero?
IkusiITOIZ SUMMER SESSIONS
Argitaratu gabeko zinten aurkikuntzak Juan Carlos Pérez, ITOIZ talde ikonikoaren burua, taldea bere unerik gorenean desegiteari buruz hausnartzera eramango du, gaur egun oraindik ere ukatzen duen pop-erako estilo-aldaketaren ondoren. Horrela, Juan Carlosek taldearen esentziarako bidaia katartikoa hasiko du, hasierako 1970eko hamarkadako Mutrikuko rock talde progresibora, iraganarekin adiskidetzeko asmoz.
IkusiEnarak
1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek "Enarak" taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.
IkusiTHAT WORLD THAT GIVES YOU NOTHING
Bernardo Esperantzaren bila dabil. Cristina eta bere mutila estutasunik gabe hilabete amaierara iristen saiatzen ari dira. Deserrotze fisiko eta emozionalari, une hobeen zain egoteari eta klase-borrokaren ustekabeko zenbait egoerari buruz.
IkusiTHIS IS NOT HOLLYWOOD
Heldutasunetik, Jone, Josemi gidoilariaren alaba, bere aita eta bere bi osabengana hurbiltzen da, haien filmografiaren eta beraiekin eskutik joan ziren pertsonen bitartez. Ibarretxe anai zinemagileen argiak eta itzalak ezagutu, ulertu eta onartzeko zinema-bidaia.
IkusiWhen it comes (it will have your eyes)
Ingurumen krisia dela eta kolapsoan dagoen komunitate txikiko biztanleria ahal bezala moldatzen da bizitza berrira. Pribilegiatuak carpe diem pentsakizunari lotuta, bizirauteari eutsi nahian besteak. Zer da etorriko dena? Besterik ezean, zerbaitek salbatuko gaitu?
IkusiGOODBYE KEPLER
9 urte espazio sakonean ibili eta gero, Kepler teleskopioa errigai gabe geratu da. Haley, 12 urteko neskatxoa berria entzun ondoren, zelaira joaten da Keplerri agur esatera.
IkusiThese aren't the hours
Saitua Iribar familia gabon gaua ospatzeko elkartzen da. Elizabete, bertan daudenen ama eta amonak, ez du gogoratzen non dagoen, eta lotara joan nahi du afaldu baino lehen.
IkusiEmpty boxes
Mikelek azken poema bat idatzi dio amari. Elixabet maleta prestatzen ari da Josurekin azken bidaia egiteko. Ainhoak kutxa batean gordetzen du markoa, argazkirik gabe. Doluak elkartutako hiru istorio, elkar osatu nahian.
IkusiFOR THE PLANET
Mario zientzialaria da, eta esperimentuak egiten ditu elikagaien ikerketako zentro aurreratu batean, Karla lankidearekin batera. Langileentzako ingurumen-politika berriak jasanezin bihurtzen direnean, bere nagusi Juana-ra joko du.
IkusiA PLEASURE
Plazer bakun horiei balioa ematen saiatzen da Plazer Bat, pertsona bakoitzaren berezko plazer sinpleei, neurri handi batean bat datozenei, alegia. Oharkabean pasatzen diren egoerak eta ekintzak, norberak beste bati egun horretan probetxuzko egin duena kontatzen dionean zerrendan jartzen ez dituenak. Beren baitan ahitzen diren gauzak, beraiei buruz, zergatik diren atseginak hausnartzen denean argudio handietara eramaten ez dituztenak, baina, hala ere, jakinduriaren bat ezkutatzen dutela dirudite.
IkusiPomo d'oro
Uda guztietan bezala, tomate eguna dator. Nella eta bere familia Italiako uda-etxean elkartzen dira familiaren tradizioa ospatzeko.
IkusiTHE THIRD LANDSCAPE
Insignis pinuaren barietateari eragiten dion Microsphaerella dearnessi onddoa Euskadiko basoetan zehar hedatu da, Agustin Ibarrola euskal artistaren Omako baso margotua infektatuz.
IkusiReplica
1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu egin zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten. Zulo bat horma-hobian. Hutsune kolektibo bat. Hau hutsuneei buruzko film bat da. Nire aita, Juanmi Gutiérrez zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora tarte bat pasa denean, bere filmetara itzuli naiz memoria pertsonaleko ariketan. Irudien bitartez egiten dut memoria. Edo hobeto esanda, irudi ezaren bitartez. Irudi baten ausentzia bere presentzia bezain indartsua izan al daiteke?
IkusiTASIO
Tasiok hamalau urte zituenetik egiten du lan ikazkin gisa Urbasa mendilerroko Nafarroako herri txiki batean. Bizitza aldatu egiten da, baina mendia beti berdina da: malkartsua eta ederra. Bere haurren jolasen eszenatokia da, baina bere familiarentzako mantenua aurkitzen duen tokia ere bada. Exodo landatarraren garaia da, baina Tasiok nahiago du mendian geratu eta bizi, erabateko bakardadean, bere askatasuna babestearren.
IkusiHERE LIVES LOVE
Matixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora jarrita, egoera lehertu egiten zaio. Familiatik kanpora bilatzen du babesa, laguna duen Leirek lagunduko du horretan. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik joateko hautua egiten du.
IkusiPRIORITIES
Ane eta Andrea logelan daude eta sexu-harremanak dituzte. Nahiz eta kanpoan bizitzak aurrera egin, denboraren nozioa galdu dute neskek: hitz egiten dute, barre egiten dute, larrua jotzen dute eta izerditan daude. Bero egiten du, egarria hasten da. Noizbait egarri direla burutik pasatzen bazaie ere, beren unea elkarrekin aprobetxatu eta berriro besarkatu nahi dute, harik eta beren gorputzek gehiago ezin izan arte eta kanpotik laguntza iritsi arte, haiek salbatzeko.
IkusiTHE FAIRY GODMOTHER
Marta hamabi urteko neskatoa da, eta bullying-a du eskolan. Badirudi bere urtebetetzea bakarrik ospatuko duela. Bapatean, apalaldi batean, bere amabitxi maitagarria agertzen da, lur jo ez dezan.
Ikusi