Festival Internacional de Cortos y Videoclips Caostica

Caostica 23. Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia
2025-08-02 - 2025-08-08

Arloa
Nazioartekoa

Klasea
Bestelakoak

Humanoide maiteok, Caostica - Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdian izena emateko epea zabalik dago dagoeneko; beraz, zuen ikus-entzunezko kinkila bidal diezagukezue, 2025ko ekainaren 2tik 8ra bitartean Bizkaian izango den 23. edizioan parte hartzeko. Ez utzi azken momenturako eta kontsultatu oinarriak esteka honetan: https://caostica.com/bases-caostica-23/ Festhome: https://filmmakers.festhome.com/festival/festival-caostica FilmFreeway: https://filmfreeway.com/Caostica Movibeta Festival: https://www.movibeta.com/festivals/254 Apirilaren 7an amaituko da epea! 5.000 euro sarietan! BIZI BEDI MOZTU GABEKO ZELULOIDEA! #Caostica23 #CaosticaIsComing

Sariak

-Bideozinema atala: Fikzio laburmetraiak. Dokumentalak ez (gehienez 20 min.). 
Saria 1.000 €.

-Bideoklip atala: Musika-pieza originala sustatzeko sortutako lan bat izan behar du, edozein musika-estilotakoa: pop-a, rock-a, hip-hopa, techno-a, punk-a, soul-a, r&b, klasikoa, reaggetoia, trap-core, txandal-metala... (gehienez 10 min.). Saria 1.000 €.

-Animazio atala: Edozein animazio teknika (gehienez 20 min.). Saria 1.000 €.

-Bizarro Saria: Caostica Kultura Elkarteak Bizarro Saria emango dio Jaialdiarekin bat datorren lanik lotsabako, berritzaile, bitxi, adeigabeko, martetar, baldar, arraro, arriskutsu, ausart eta adoretsuari, izena eman duen atala edozein delarik ere. Sarira hautatuko duten lanak Bizarro Festa mitikoan proiektatuko dira, eta irabazleak garaikurra eta 1.000€ko saria jasoko ditu.

-Euskaraz sortutako Lan onenaren Saria: Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria emango du Jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko saria jasoko ditu.

-Estatuko Film Labur onenaren Saria: Epaimahaiak Espainiako Film Labur Onenaren Saria emango du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko saria jasoko ditu.

Oinarria

CAOSTICA 23 NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA
1. CAOSTICA 23an parte hartuko duten guztiek bete behar dute araudia.
2. Hemengo zein nazioarteko lanak. Gaztelaniaz ez dauden lanek azpitituluak eraman behar dituzte hizkuntza honetan. Ez dira beharrezkoak Bideoklip Atalean.
3. Egileak nahi beste film labur aurkez ditzake, beti ere 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztu badira.
4. Caosticako aurreko edizioetara bidalitako lanek ezin izango dute parte hartu.
5. Parte hartu nahi duzun atala adierazi behar duzu:
a. Bideozinema atala: Fikzio laburmetraiak. Dokumentalak ez (gehienez 20 min.). 
Saria 1.000 €. *
b. Bideoklip atala: Musika-pieza originala sustatzeko sortutako lan bat izan behar du, edozein musika-estilotakoa: pop-a, rock-a, hip-hopa, techno-a, punk-a, soul-a, r&b, klasikoa, reaggetoia, trap-core, txandal-metala... (gehienez 10 min.). Saria 1.000 €. *
c. Animazio atala: Edozein animazio teknika (gehienez 20 min.). Saria 1.000 €. *
6. Atal bakoitzeko irabazleak garaikurra eta 1000€ko * diru-laguntza jasoko ditu. Sariak epaimahai
profesional eta independente batek emango ditu.
7. BIZARRO SARIA: Caostica Kultura Elkarteak Bizarro Saria emango dio Jaialdiarekin bat datorren lanik lotsabako, berritzaile, bitxi, adeigabeko, martetar, baldar, arraro, arriskutsu, ausart eta adoretsuari, izena eman duen atala edozein delarik ere. Sarira hautatuko duten lanak Bizarro Festa mitikoan proiektatuko dira, eta irabazleak garaikurra eta 1.000€ko * saria jasoko ditu.
8. EUSKARAZ SORTUTAKO LAN ONENAREN SARIA: Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria emango du Jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko * saria jasoko ditu.
9. ESTATUKO FILM LABUR ONENAREN SARIA: Epaimahaiak Espainiako Film Labur Onenaren Saria emango du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko * saria jasoko ditu.
10. Sarien ordainketa festibala bukatu ondorengo 6 hilabeteetan burutuko da. Festibalak ez du irabazleen egotea behartuko saria jaso ahal izateko.
11. Turismoari edo publizitateari begira egindako lanak ez dira onartuko. Lanen hautaketa prozesuan behar bezala ikusi ahal izateko kalitate tekniko nahikoa ez duten lanek ere ez dute parte hartzerik izango.
12. Inskripzio-gastuak film laburra inskribatzen duenaren kontu egongo dira. Baldintza hau betetzen ez duten lanak ez dira onartuko.
13. Lanak Movibeta on-line plataformaren (www.movibeta.com), Festhome (www.festhome.com) edo FilmFreeway (www.filmfreeway.com) webgunearen bitartez soilik bidal daitezke.
14. Lanak bidaltzeko epea beranduenez 2025ko apirilaren 7a izango da.
15. Hautaketa batzorderen ustez jaialdiaren izaeraz bat datozen lanak baino ez dira aukeratuko.
16. Festibalak aukeraketa ofiziala osotuko duten lanak zeintzuk diren komunikatuko dizkie parte hartzaile guztiei jaialdia baino hiru aste lehenago. Jakinarazpena posta elektroniko bidez egingo da. Era berean, hautagai bakoitzari proiekzioaren kopia eskatuko zaio formatu digitalean; hori ere posta elektroniko bidez.
17. Jaialdiak erraztasunak eskainiko ditu bere bidaia-agentzia eta ostatu ofizialen bidez, hautatutako obraren sortzaileak edo ordezkariak jaialdian lana aurkezteko aukera izan dezan. Ildo horretan, hitzartutako baldintza bereziei heldu ahal izango diete eta gutxieneko dieta batzuk (ostatua, bazkaria eta/edo afaria) beteko dira aukeratutako lana proiektatzen den egunean, betiere erreserbak jaialdiak ezarritako epearen barruan egiten badira.
18. Elkarteak jasotako materialaren erabilera Jaialdiaren barnean erabiliko du, eta beti egilearekin harremanetan jarriko da jaialditik kanpoko aktibitateren batean proiektatu nahi baldin badu baimena eskatzeko.
19. Caostica Kultura Elkarteak, aukeratutako lanak proiektatzeko tokia egokituko du eta baliabideak hornituko ditu. Horrez gain, webgunean lanei buruzko informazioa argitaratuko denez, egileek ziur egon behar dute haien edukiak ez dituela jabetza intelektualaren zein hirugarrenen eskubideak urratu. Hortaz, elkartea edozein legeerantzukizunetatik salbuetsita egongo da.
20. Caostica laburmetrai eta bideoklipen festibal internazionalaren 23. Edizioa Ekainaren 2tik 8ra ospatuko da Bilborock bezalako aretoetan.
21. Caostica 23 jaialdian parte hartzeak araudi hau onartu dela esan nahi du. Arauei dagokienez, zalantzarik egonez gero, jaialdiaren antolakuntza elkartearen irizpidea nagusituko da.
22. Antolatzaileek araudia aldatzeko eskubidea dute eta edozein desadostasun ebasteko ere.
* Dirukopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio.

ALBISTEAK

PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA

PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA

PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA

Ikusi