2024-05-31
PRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA
PRENTSA OHARRA: Informazio gehiago: Webgunea / Programazioa / Facebook / Twitter / Instagram / YouTube / Trailerrra / Goiburua Kontaktua: Xabier Uria (660767124) xabier@caostica.org / Juan Dopico (680164289) juan@caostica.org
Caostica, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 3tik 9ra izango da Bilborock-en, #
Lur planetako txoko guztietatik datozen 70 lanek osatzen dute atal ofiziala. Parte-hartzaileen artean, Mariia Zhemchuzhina, César Tormo, Lam Can-Zhao, Itziar Castro, Freddy Wallin, Màriam Zelaia, Pol Diggler, Tamara Lucarini, Giuseppe Zampella, Beatriz Sánchez, Sasha Needmor, Arriguri, Ximon Agirre, Aitana Ahrens, Alex Rey edo Martín Romero bezalako errrealizadore kementsuak daude; bestalde artista eta musika-banden bideoklipak, hala nola Loquillo, Amorante, Les Lullies, Antoha MC, Laura Sam y Juan Escribano, Pumpkin Dream, Balloon Frame, Mæntik, Abocajarro edo
Epaimahai bikaina, kaosean ordena jartzeko arduraduna, Amaia Nerekan ikertzaile eta irakasleak, Juan Zapater idazle eta kultura-kudeatzaileak eta Laura Lazcano zinema-kazetariak osatuko dute.
Sail ofizialeko proiekzioez gain, beste jarduera paralelo batzuk ere burutuko dira neo-bilbotarren gozamenerako, hala nola Tributo a Mad Max - Apokalipsis dibujado erakusketa; Amor en toda la cara film luzearen aurrestreinaldia Euskadin, Gerald B. Fillmore zuzendari eta aktore protagonistaren eta Mela Green aktorearen presentziarekin (Zinebirekin elkarlanean egindako jarduera); Lo más Caostico de Macabro VOL III proiekzio berezia. VIII (Macabro, Mexiko Hiriko Nazioarteko Beldur Zinemaldiarekin elkarlanean egindako jarduera); Borja Crespok gidatutako La Hora Caníbal zuzeneko podcastaren grabazioa, Nerea Alberdi eta Zabala musikarieki
Aurten, berrikuntza gisa, Caosticak, Gidoi - Euskadiko Gidoilarien Elkartearekin batera, Euskal Film Laburren Merkatuaren lehen edizioa antolatu du. Industry izaerako eta guztiz berria den ekitaldia, euskal ikus-entzunezkoen industriaren babesa duena eta formatu laburra bultzatu, ikusarazi eta haren sorkuntza – emakumeen artean bereziki – sustatzeko asmoarekin sortu dena. Bertan, hainbat eragile bilduko dira, hala nola ekoizle, sortzaile, banatze-etxe edo jaialdiak. Networking saio batez gain, mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dira, eta, besteak beste, Begoña de Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia), Vanesa Fernández (EITBko Kultura eta Euskara zuzendaria), Maider Oleaga zuzendariak, Sonia Paciosek (Kuttuna Filmak), Carmen Lacasak (Galapan), Eguzkiñe Aranzibiak (Hemen Elkartea) edo Iratxe Fresnedak (Pimpinella Films) parte hartuko dute.
Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira, tokia bete arte.
Esteka honetan, parte hartu duten lanen zatiak, trailerra, zinemaldiaren goiburua, jaialdiaren kartela eta zenbait jardueren kartel espezifikoak, ekintza guztien irudiak, Euskal Film Laburren Merkatuaren txostena eta esku-programa des
Informazio gehiago:
Webgunea / Programazioa / Face
Kontaktua:
Xabier Uria (660767124) xabier@caostica.