2023-01-23
'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!
Esti Urresolaren opera prima, ‘20.000 erle espezie’ filma, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartzeko aukeratu dute. Proiekzioa otsailaren 22an, asteazkena, izango da.
Berlinale, zalantzarik gabe, zuzendari arabarraren filmaren mundu mailako estreinaldirako eszenatokirik onenetakoa da. ‘Cuerdas’ film laburrarekin izan duen arrakastaren ondoren iritsiko da Berlinera bere opera primarekin. Nabarmendu behar da film laburrarekin Fikziozko Film Labur Onenaren Goya Saria eskuratzeko aukera duela eta Kritikaren Asteko Le Rails d'or saria jaso zuela Cannesen. Sirimiri Filmsek, Gariza Filmsek eta Inicia Filmsek ekoitzi dute, EiTB, ICAA, Movistar Plus eta RTVEren laguntzarekin.
Bestalde, estetikoki ausartak diren zinemagile independente eta berritzaileen lanak sustatzea helburu duen Encounter Sailak ‘Samsara’ filma aukeratu du aurtengo ediziorako. Lois Patiñok zuzendutako eta Señor y Señorak ekoiztutako film luzea da. Bertan, Vigoko zinemagileak heriotzari buruzko hausnarketa egiten du erlijiotasun budistaren ikuspegitik.