2022-12-07
Arrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia
Jaialdia Abenduaren 12tik 17ra izango da eta guztira 40 film labur baino gehiago proiektatuko dituzte
Lanbarri Kultur Elkarteak, Arrigorriagako Udalaren babesarekin, urteroko umorezko laburren jaialdiaren XXI. edizioa antolatu dute, berritasun askorekin eta programazio bikoiztuta.
Abenduaren 12an, astelehenean, aurkezpen jaialdia izango da. Hortik aurrera, egunero bi pase egingo dituzte, lehenengo 18:30ean eta bigarrena 20:00etan. Denak Lonbo aretoan.
Atal ofizialaz gain, beste atal berezi batzuk ere egongo dira: asteazkenean Arrigorriaga eta ondoko herrietako jendeak zuzendu, antzeztu edo egindako (umorezko edo ez) film laburrak eta proiektuak; ostegunean umorea kolonbiar erara; eta ostiralean Whabbit 4 Hec, sortzaileei zuzendutako saioa.
Itxiera ekitaldia larunbatean izango da Paula Púa aurkezle eta komikoaren eskutik.
Lau epaile izango dira jaialdian: Maria Cruickshank aktorea, Pedro Mateo Abycineko programatzailea eta Cristina Sancho TARINGA-ko managing-zuzendaria. Eta guztira 5 sari banatuko dituzte: umorezko labur onenari saria, ikusleen saria, gaztea saria, zuzendari onenari EHZE saria eta antzezpen onenari saria.
iRRIBarri programa
Jaialdiaz gain, elkarteak, Arrigorriagako Udalarekin batera, umeei zuzendutako iRRIBarri zinema programa jarriko dute martxan.
Arrigorriagako Herri Ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako aukeraketa aproposa egin dute, Abycine jaialdiko Abycinitos programaren lankidetzaz eta Alazne Astorgak dinamizatua. Helburua da zinemarekin elkarreragitea, ikastea eta gozatzea, eta, horretarako, hainbat gai lantzea, etorkizun kritiko bat sortzeko.
https://www.humorencorto.com/