2023-11-19
Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan
Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2023ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak -iaz 46 izan ziren-, eta 14.000 ikusle bildu ditu, iaztik %25ko igoera.
Zine eta kultur aretoetako pantaila handietan, inspirazio bete-betekoa. Eta bilgunea. Horixe izan da Mendi Tourraren 13. denboraldia. Ate joka dagoen abenduko hitzordu nagusiaren aurrekari bikaina: abenduaren 8tik 17ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioa, 10 eguneko mendiko zinema jaialdia.
Urtarriletik ekainera, eta irailetik azarora, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan abiatuta, Errioxa, Kantabria, Galizia, Gaztela eta León, Madril, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian ikusi dira Mendi Filmeko pelikula onenak.
ARABA AGURAIN KANPEZU LAUDIO VITORIA-GASTEIZ
BIZKAIA BASAURI BILBO-ATHLETIC CLUB FUND BILBO-BASURTO BILBO-CLUB DEPORTIVO BILBAO BILBO-SANTUTXU IGORRE LEIOA MALLABIA MARKINA-XEMEIN OTXANDIO SOPELA ZALDIBAR |
GIPUZKOA ARRASATE ATAUN AZPEITIA DONOSTIA-SAN SEBASTIAN EIBAR ELGOIBAR ERRENTERIA ESKORIATZA GETARIA HONDARRIBIA OÑATI PUNTAIK PUNTA-OÑATI TOLOSA URNIETA ZARAUTZ ZUMAIA
NAFARROA BERRIOBEITI PAMPLONA-IRUÑA ZANGOZA |
ARAGÓN MONZÓN
CANTABRIA CAMARGO LIÉBANA-POTES SANTANDER TORRELAVEGA
CASTILLA Y LEÓN BURGOS VALLADOLID LEÓN SALAMANCA PALENCIA |
CATALUÑA VIELHA E MIJARAN
GALICIA VIGO
GRAN CANARIA SANTA BRÍGIDA
LA RIOJA NALDA
MADRID MADRID
VALENCIA CANET D’EN BERENGUER |
“Everest Sea to Summit”, “This is Beth”, “Egoland”, “Adrenaline Sucks”, “New Way Up”, “Iretargi”, “Agur Artzai”, “Doo Sar”, “De l’ombre à la lumiére”, “An Accidental Life” edota “Yhabril: el buscador de luz”, bezalako pelikulekin, mendiko zinema eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen du Mendi Tourrak, kalitaterik onenekoa.
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza bogan dago. Pelikulen kalitatea eta maila sekulakoa da, eta geroz eta ikusle gehiago dira horrek erakarrita Mendi Zale direnak.