2024-03-02
FILM LABURREN DEIALDIA IREKITA
Jaialdiaren 17. edizioa irailaren 4tik 7ra ospatuko da
Martxoaren 1ean ireki zen nazioarteko jaialdiaren 17. edizioko animazioko film laburrak inskribatzeko deialdia. Epea maiatzaren 1ean itxiko da eta bi hilabetez izena eman ahalko da Sail Nagusian, Zinemagile Berriak sailean eta Panorama sailean..
-
Izena emateko, Filmfreeway plataforma erabiliko da: www.filmfreeway.com/Animadeba.
-
Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak gure web orrian kontsulta daitezke: www.animadeba.com.
Aurten ere Euskal Herriko animazioko jaialdirik luzeena indartsuago eta berrikuntzekin dator. Aurreko edizioko harreraren ostean, Animadebak erreferentziako jaialdi gisa finkatu nahi du, zinemagileen, animazioaren industriaren eta ikusleen topagunea bihurtuz.