2023-07-18
‘Anekumen’ filma, Locarno Residency topaketan parte hartzeko hautatua
Gaur goizean, lehen film luzeak garatzeko laguntza eskaintzen duen Locarno Residency topaketak aurtengo ediziorako aukeratutako lanen zerrenda iragarri du, eta horien artean Irati Gorostidiren ‘Anekumen’ filma dago.
Apellaniz y De Sosa enpresak ekoizten du, eta dagoeneko ibilbide luzea egin du nazioarteko hainbat merkatutan. Azpimarratzekoa da 2022an Donostia Zinemaldiaren esparruan garatzen den Ikusmira Berriak programan parte hartu zuela; 2023an, aldiz, Indie Lisboako ‘Co-production Forum’ ekimenean hautatu dute, eta berriki FIDLaben Culori Award saria jaso du.
Zuzendaria, Irati Gorostidi, euskal zinemaren promesa handienetako bat da. 2023 honetan Cannesko Kritikaren Astean ‘Contadores’ film laburra estreinatzeko aukera izan du, eta nazioarteko hainbat jaialditan ere aukeratua izan da, baita Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi – Tabakalera sailean ere.