2023-02-02
‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!
Bartzelonako D'A Film Festival jaialdiko D'A Film LAB sailak aurten parte hartuko duten lanak iragarri ditu gaur, eta horien artean bi euskal lan topatzen ditugu Final Cut-ean. Jaialdia martxoaren 23tik apirilaren 2ra egingo da.
Alde batetik, Maluta Films eta Cornelius Films ekoiztetxeen ‘Negu Hurbilak’ proiektua hautatu dute. Ekain Albitek, Adrià Rocak, Nicolau Mallofrèk eta Mikel Ibargurenek zuzendutako lana da, eta neska baten ihesaldia kontatzen du. Jone Laspiur protagonista duen lanak postprodukzio fasea hasiko du orain eta urte honen amaieran aurkeztea espero da. Proiektuak Atlantida, L 'Alternativa, REC eta FICX jaialdietako Work In Progress ataletan parte hartu du, eta bertan hainbat aintzatespen jaso ditu. Gainera, gaur egun Rotterdamgo Jaialdiko koprodukzio merkatuan ere parte hartzen ari da.
Bestetik, Victor Iriarteren ‘Sobre todo de noche’ opera prima ere hautatu dute. La Termita Films, Atekaleun eta CSC Films enpresen nazioarteko koprodukzioa da, Frantziako eta Portugalgo hainbat enpresarekin batera. Duero ibaiaren ertzean topatzen diren berrogeita hamar urteko bi emakumeren istorioa kontatzen du, eta, adibidez, Micro Climat Studios saria jaso du FID Lab Marseillen.