2025-01-07
CIMASUB TOURek helmuga berriak aztertzen ditu. Gasteiz, Beasain eta Lazkao urtarrilean hasiko dira Irunekin batera

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa (CIMASUB) itsaspeko mundua maite dutenentzat eskaintza askotariko eta zirraragarriarekin hasiko da. Urtarrilean zehar, CIMASUB Tour 24/25 jaialdiak proiekzioak, erakusketak eta hezkuntza jarduerak ekarriko ditu hainbat herritara, itsas hondoko edertasuna eta sekretuak adin guztietako publikoarengana hurbilduz.
Gasteiz: 1. Edizioa
Lehen aldiz, CIMASUB Arabako hiriburura iritsiko da, bertaratutakoak harrituta utziko dituen programazioarekin. Jarduerak Florida zinemetan egingo dira:
- Itsaspeko zine emanaldiak: urtarrilaren 14, 21 eta 28an, 19:00etan.
- Argazki erakusketa: urtarrilaren 14tik 28ra.
- Itsaspeko Txikizikloa: ikasleentzako hezkuntza-jarduera, urtarrilaren 27an.
Beasain: 1. edizioa
Beasainek ere bat egin du CIMASUB Tourrarekin lehen aldiz. Jarduerak Usurbe Antzokian izango dira:
- Itsaspeko zine emanaldiak: urtarrilaren 15, 22 eta 29an, 19:00etan.
- Argazki erakusketa: urtarrilaren 15etik 29ra, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.
- Itsaspeko Txikizikloa: proiekzioekin eta ikasleei zuzendutako hitzaldi batekin, urtarrilaren 22an.
Irun: 41. edizioa
Irun CIMASUBeko egoitzarik enblematikoenetako bat da. Aurten, proiekzioak Amaia Kultur Etxean egingo dira hiru egunez jarraian:
- Itsaspeko zine emanaldiak: urtarrilaren 15, 16 eta 17an, 19:00etan.
Txindoki Egoitza - Lazkao: 1. Edizioa
Formatu intimoagoan, Lazkaok CIMASUB Tourrarekin bat egingo du Txindoki zaharren egoitzako egoiliarrei eta haien familiei zuzendutako jarduera batekin:
- Itsaspeko zine emanaldiak: urtarrilak 27.
Guztiontzako esperientzia
CIMASUB Tour 24/25ek, entretenitzeaz gain, ikusleak sentsibilizatu nahi ditu itsas ekosistemak zaintzearen garrantziaz. Zinema-saio bakoitza eta hezkuntza-jarduera bakoitza itsaspeko mundu liluragarriari irekitako leiho bat da, ozeanoekiko eta haien biodibertsitatearekiko errespetua sustatuz.
Ez galdu esperientzia paregabe honetan murgiltzeko aukera.