2022-08-09
Hiru euskal Lau Haizetara Foroan!
2022ko irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo da foroa, Donostiako 70. Zinemaldiaren esparruan.
Hiru euskal proiektu hautatu dituzte Lau Haizetara Foroaren aurtengo edizioan parte hartzeko!
2022ko irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo da foroa, Donostiako 70. Zinemaldiaren esparruan.
Ondorengo hauek dira parte hartuko duten euskal proiektuak:
➖ ‘Flying hands’ (Al borde films)
➖ ‘If you wish to make an apple pie’ (IZAR Films eta El santo films)
➖ ‘Y punto’ (Ínsula Sur eta Mirokutana)
Aukeratutako lanak 5.000 euroan balioetsitako IBAIA – ELKARGI Saria irabazteko hautagaiak izango dira; pitching jardunaldian aurkeztutako proiektu onenarentzat izango da saria, eta adituen taldeko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia.