2023-11-28
Nazioarteko 17 estreinaldirekin BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaren erreferentea izango da abenduaren 8tik 17ra
Bilboko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Sala BBK aretoa, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia. Guztira 30 zine saio programatu dira 16. ediziorako. Horrez batera, 3 erakusketa egingo dira, mendiko zinemaren industriari begirako jardunaldi bat, 4 masterclass, hitzaldi bat, eta mahai inguru bat. Saioetako sarrerak eskuragarri daude www.mendifilmfestival.com-en.
FILMAK
57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituztenak.
· 51 film Sail Ofizialean
· 4 film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: "Corpórea", "El fin de la eterna primavera", "Konfiantza itsua" eta "Leizeta".
· Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2023 jasotako film laburra: “Oinez”, Leire Egaña zuzendari oñatiarrarena
· 2015eko "K2 touching the sky" Eliza Kubarskarena ere programatu da Mendiko Zinemagintzaren nazioarteko elkargoaren IAMF Sari Nagusiaren aitortzan
Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:
· Nazioarteko 17 estreinaldi
· Europa mailako estreinaldi 1
· Espainia mailako 27 estreinaldi
· Euskadi mailako 9 estreinaldi
Jatorria:
· Europa, Ipar Amerika, Asia eta Ozeaniako 15 herrialde daude ordezkatuta: Espainia (16), EEBB (11), Frantzia (6), Erresuma Batua (4), Kanada (4), Suitza (4), Italia (3), Polonia (2), Australia (1), Austria (1), Eslovakia (1), Eslovenia (1), Japonia (1), eta bi koprodukzio Espainia-Frantzia eta Pakistan-Frantzia.
· Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 14 filma.
o Sail Ofiziala:
212 MOUNTAINS | Zuz: Luis Arrieta Etxeberria
CANTO RODADO | Zuz: Ekhi Alde
HERMELINDA Y DIANDRA | Zuz: Aner Etxebarria, Pablo Vidal
ICEWATERFALLS | Zuz: David Arnaud
LA GARA | Zuz: Julen Elorza
LA SENDA NO MARCADA | Zuz: Igor Bellido Molina
NOIZKO BASOA | Zuz: Mikele Landa
UDALATX, URA ETA ATXA | Zuz: Eñaut Iturbe Anduaga, Iban Ayesa Azkoaga
ZERBAIT ALDATU DA | Zuz: Mikel Sarasola
o Zabalandi:
CORPÓREA | Zuz: Itxaso Díaz
EL FIN DE LA ETERNA PRIMAVERA | Zuz: Migueltxo Molina
KONFIANTZA ITSUA | Zuz: Ana Zamorano
LEIZETA | Zuz: Ion Fontela
o Mendi Film Bizkaia Ternua Beka
OINEZ | Zuz: Leire Egaña
· Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.
SARIAK eta GARAIKURRAK
24.800 euro banatuko dira 12 saritan:
- Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro
- Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro
- Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
- Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
- Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
- Soinu Banda Onenaren Saria: “Txalaparta” garaikurra eta 2.000 euro
- EITB Saria Euskarazko Film Onenari: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
- Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
- Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
- Kultura eta Natura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
- Kirol eta Abentura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
- Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro
Sarietako irabazleek Iñigo Aristegui eskultoreak landutako “Eguzkilore” garaikurra jasoko dute -Soinu Bandaren kasuan “Txalaparta”-, diru-sariaz batera.
PUNTAKO PROTAGONISTAK ETA GONBIDATUAK
· IAMF Sari Nagusia irabazitakoak:
o Eliza Kubarska
o Pavol Barabas
o Michael Dillon
o Alastair Lee
o Fulvio Mariani
o Sender Films
· Mendi Filmen aurreko edizioetan sarituak izandakoak dira horiek guztiak, baita aurten ere gurean parte hartuko duten ondokoak ere:
o Henna Taylor (iazko Sari Nagusia)
o Jean-Michel Jorda
o Migueltxo Molina
o Jen Randall
o Aner Etxebarria
o Pablo Vidal
o Mikel Sarasola
o Ben Page
o Luis Arrieta
· Bilbon bilduko diren atleta eta pertsonaia protagonistak:
o Edurne Pasaban alpinista eta enpresaria
o Kazuya Hiraide alpinista
o Madaleine Sorkin eskalatzailea
o Aniol Serrasolses muturreko kayakerra
o Mikel Sarasola muturreko kayaker eta zinegilea
o Maialen Chourraut ur lasterretako kayakerra eta medallista olinpiarra
o Nora López ur lasterretako kayakerra
o Xabier Zarranz mendiko lasterkaria
o Bertrand Delapierre zine zuzendaria
o Fulvio Mariani zine zuzendaria
o Oliviero Gobbi zine ekoizle eta Toni Gobbiren iloba
o Eduardo Martínez de Pisón geografo eta dibulgatzailea
o Yhabril outdoor argazkilaria
EPAIMAHAIA
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 16. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaia:
· Eliza Kubarska (Polonia) zinegile eta alpinista
· Michael Pause (Alemania) kazetari, produktore eta idazlea
· Patricia Ayala (Colombia) zinegile, ekoizle eta gidoilaria
· Nerea Alberdi (Euskadi, Bilbo) konpositore, orkestratzaile eta arreglista
· Juantxo Zeberio Etxetxipia (Euskadi, Tolosa) konpositore, konposatzaile eta arreglista.
ERAKUSKETAK
Argazki eta artelan ederrekin hiru erakusketa nagusik jantziko dute Bilbo azaroan hasi eta urtarrilera bitarte:
· HARRI, ORRI, ARkatz eskalada krokisen erakusketa Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian (azaroak 24tik urtarrilaren 7ra)
· CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituen erakusketa Sala BBK aretoan (abenduaren 9tik 14ra)
· Yhabril. Luz, montaña, ¡acción! Yhabril outdoor argazkilari bilbotarraren tamaina handiko 20 lan onenen erakusketa Bilboko Metroko geltokietan (azaroak 15etik abenduaren 30era).
HITZALDIAK
Pelikulez eta erakusketez gain, hainbat hitzaldi eskainiko dira zinemaldiko egunetan:
· CVCEPHOTO lehiaketaren 9.edizioko lan sarituen inguruan antolatu dena (abenduak 9)
· HARRI, ORRI, ARkatz erakusketarekin lotuta publikatu den "Artea eskalada krokisetan" liburuaren aurkezpena (abenduak 10)
· Eduardo Martínez de Pisón geografo, bidaiari eta mendizalearen "Lo que ví en las montañas" hitzaldia
· "Gailurra! Komikia eta mendia", Kike Infame komikizale ezagunak gidatuta.
WOP MENDI FILM SARIA eta IAMF GRAND PRIZE
Bi ekitaldi seinalatu egingo dira horrez batera: batetik, Edurne Pasaban alpinista eta enpresariak WOP Mendi Film 2023 Saria jasoko du jaialdiko Hasiera Ekitaldian, abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian; bestetik, Eliza Kubarskari aitortza egingo zaio bera baita aurten IAMF Sari Nagusia jaso duena -Mendiko Zinemaren alde diarduen nazioarteko elkargoaren sari gorena-, eta hark zuzendutako "K2 touching the sky" (Zuzendari onenaren saria 2015eko Mendi Filmen) programatu da Sala BBK aretoan abenduak 12 gaueko saioan.