2024-11-08
49 pelikula BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Sail Ofizialean eta Zabalandi sailean
226 pelikula inskribatu dira aurten Mendi Filmen, propio Bilbon parte hartzeko hautagaitza zuzena aurkeztuz. Sekula eman den kopuru handiena da, orain arteko 17 edizioetan oparoena.
49 pelikula proiektatuko dira aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak dira, guztiak produkzio berriak, gehienera jota 2 urte baino ez dituztenak.
226 pelikula inskribatu dira aurten Mendi Filmen, propio Bilbon parte hartzeko hautagaitza zuzena aurkeztuz. Sekula eman den kopuru handiena da, orain arteko 17 edizioetan oparoena.
Mendi Film nazioarteko jaialdi erreferentea dela berretsiz, hainbat herrialdetako ekoizpenak daude hautatuen artean: Espainia (15), Frantzia (11), Estatu Batuak (7), Italia (5), Austria (1), Erresuma Batua (1), Eslovenia (1), Kanada (1), Suitza (1) eta Norvegia (1). Koprodukzioak ere dezente dira: EEBB-Belgika (1), EEBB-Kanada (1), Suitza-Italia (1), Suitza-Polonia (1), Txile-Argentina (1).
Euskal Herrian ekoiztu edo zuzendari euskaldunak dituzten pelikulak 11 dira. Euskal ekoizpenek gora egiten jarraitzen dute, bai kantitatean eta baita kalitatean ere.
Sail Ofiziala
Sail Ofizialean 40 pelikulek hartuko dute parte, palmareseko sarien lehian. Aurten 24.800 euro banatuko dira 12 saritan. Epaimahaia 5 kidek osatuko dute:
· Michael Dillon, zinegile australiarra
· Joni Cooper, Banff edota Doxa-Vancouver zine jaialdietako zuzendari izandako kanadarra
· Oscar Gogorza, kazetari eta mendi gidari euskalduna
· Toon Hezemans, Dutch Mountain Film Festivaleko zuzendari herbeheretarra
· Haizea Huegun, musika konposatzaile euskalduna
Zabalandi
Zabalandi sailean, lehiaz kanpo, berriz, 9 pelikula aurkeztuko dira. Tartean, iaz Mendi Film Beka jaso zuen ‘Peligro. No asomarse’, aurtengo IAMF Sari Nagusia jaso duen Renan Ozturk zinegilearen ‘The Ghosts Above’, SOS Himalaya Fundazioak babestutako ‘Moving Himalayas’, edota Hasiera Ekitaldirako programatutako ‘Nuptse. L’Inaccessible absolu’.
SAIL OFIZIALA
ALWAYS ALIVE | Frantzia | Davina Montaz-Rosset
ANDREA: AN UNPAVED ROUTE | Frantzia | Maxime Moulin
ASHIMA | EEEBB | Kenji Tsukamoto
BETWEEN WAVES | EEBB | Luke Kaneb
BIG WATER THEORY | Frantzia | Emile Dominé
CLIMBING FOR GOLD | Belgika/EEBB | Vincent Groos
CONNECTING TRE CIME | Italia | Marcial Sommer
DOLORE | Austria | Carlos Blanchard
EXCALIBUR | Italia | Andrea Bandinelli, Diego Borello eta Niccolò Conterno
FLYING HANDS | Espainia | Marta Gómez eta Paula Iglesias
GRANDE BRETAGNE, VOYAGE AUX SOURCES DE L’ALPINISME | Frantzia | Bertrand Delapierre eta Vincent Perazio
HAIZE LERROAK | Espainia | Janire Etxabe
HIRU HAUNDIAK. TAUPADAK ETA GAILURRAK. | Espainia | Ander Salsamendi Arbizu
INTO THE (UN)KNOWN | Espainia | Nick Danielsen
JAMIE | EEBB/Kanada | Darcy Hennessey
L’ETÀ SPERIMENTALE | Italia | Marco Zingaretti
LA ROCHE | Suitza | Basil Schneeberger eta Nolan Büchi
LATOK THUMB | Espainia | Adrián Martínez Serrano
LA VERTE, UNE HISTOIRE DE PENTE RAIDE | Frantzia | Bertrand Delapierre eta Severine Gauci
LE CAVALIER SANS TÉTE | Frantzia | Andy Collet
LES JOURS SAUVAGES | Frantzia | Yohan Guignard
MARMOLADA. MADRE ROCCIA. | Italia | Matteo Maggi eta Cristiana Pecci
MODO AVIÓN | Espainia | Iciar Casatmitjana eta Garazi Sanchez
NOSE JOB | Erresuma Batua | Alastair Lee
OF A LIFETIME | Frantzia | Jérome Tanon
PAINTING THE MOUNTAINS | Txile/Argentina | Pierre Cadot
PLANETWALKER | EEBB | Dominic Gill eta Nadia Gill
RED ROCK REVOLUTION | EEBB | Jim Aikman
RODS, ROLLS & REALITY ON THE SOCA | Eslovenia | Rožle Bregar eta Rok Rozman
SHAPED BY WATER | EEBB | Dean Leslie
SONGS OF EARTH | Norvegia | Margreth Olin
SUNNY BOY | Frantzia | Morgan Le Faucheur
THE ICE BUILDERS | Italia | Francesco Clerici eta Tommaso Barbaro
THE LAST EXPEDITION | Polonia/Suitza | Eliza Kubarska
THE LAST OBSERVERS | EEBB | Maja Karlsson Mikkelsen
THE LITTLE CANOE | Espainia | Iñigo Grasset
THE RED FACE ZONE | Italia/Suitza | Marco Tribelhorn
UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAR. | Espainia | Alfonso García
UN PASTEUR | Frantzia | Louis Hanquet
ZAZPI | Espainia | Mikel Lizarralde Asurmendi
ZABALANDI
ERRO | Espainia | Amaia Lejarreta
FALLIN’ | Espainia | Carlos Navarro
GLAZIARRAK AGURTZEN: ANETO-AIREA | Espainia | Iker Larrañaga
MOVING HIMALAYAS | Espainia | Julio A. Valero
NOIE | Espainia | Dani Castillo
NUPTSE L’INACCESSIBLE ABSOLU | Frantzia | Hugo Clouzeau
PELIGRO. NO ASOMARSE | Espainia | Dani Cascales Granados
SOUNDSCAPE | Kanada | Timmy O'Neill
THE GHOSTS ABOVE | EEBB | Taylor Rees, Renan Ozturk, Jay Macmillan