2024-01-27
‘20.000 erle-espezie’, Feroz Sarietan garaile
‘20.000 erle-espezie’ izan zen bart gaueko protagonista nagusietako bat Feroz Sarietan, aintzatespen nagusietako bat irabazi baitzuen: Film Dramatiko Onenaren Saria. Gainera, Patricia López de Arnaiz Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onena izendatu zuten. Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako lanarekin batera, beste bi euskal ekoizpen ere agertu ziren palmaresean: ‘Upon Entry’ eta ‘Sobre todo de noche’ filmek sari bana eskuratu zuten.
‘20.000 erle-espezie’ izan zen bart gaueko protagonista nagusietako bat Feroz Sarietan, aintzatespen nagusietako bat irabazi baitzuen: Film Dramatiko Onenaren Saria. Gainera, Patricia López de Arnaiz Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onena izendatu zuten. Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako lanarekin batera, beste bi euskal ekoizpen ere agertu ziren palmaresean: ‘Upon Entry’ eta ‘Sobre todo de noche’ filmek sari bana eskuratu zuten.
2023an Berlinen estreinatu ondoren, ‘20.000 erle-espezie’, Gariza Films, Inicia Films y Sirimiri Films ekoiztetxeen lanak nazioarteko 25 sari baino gehiago bildu ditu. Nabarmentzekoak dira Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Zilarrezko Hartza eta Guild Film Prize Berlinalen, Estatuko Film Onenaren Urrezko Biznaga eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Biznaga Malagako Zinemaldian edo Film Onenaren Forque Saria.
Alejandro Rojas eta Juan Sebastian Vasquez zuzendarien ‘Upon Entry’ pelikularentzat ere gau garrantzitsua izan zen, Gidoi Onenaren saria eskuratu baitzuen. Euskal ekoizpena zinemaldi garrantzitsuetan izan da eta Tallinnen (Estonia) FIPRESCI Saria, Kolkata Film Festivalen (India) Film Onenaren Saria eta Malagako Jaialdian Gizonezko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Biznaga eskuratu ditu, besteak beste.
Victor Iriarteren ‘Sobre todo de noche’ filmak ere sorpresa hartu zuen Feroz Arrebato de Ficción Sariarekin. Reescritura, Atekaleun eta CSC FILMS etxeek ekoitzitako film luzeak Veneziako Mostran izan zuen mundo mailako estreinaldia eta FIPRESCI - Nazioarteko Kritikaren Epaimahaiaren Saria jaso zuen Valladolideko 68. Zinema Astean - Seminci 2023.
Goya Sariak
Datorren otsailaren 10ean, Goya sarien ekitaldian elkartuko dira berriro ‘20.000 erle-espezie’ eta ‘Upon Entry’ filmen lantaldeak.
Estibaliz Urresola Solarurenen filma 15 izendapenekin joango da Valladolidera, eta sari hauen historian izendapen gehien jaso dituen opera prima izango da: Film Onena, Emakumezko Aktore Protagonista Onena (Patricia López Arnaiz), Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onena (Ane Gabarain eta Itziar Lazkano), Bigarren Mailako Gizonezko Aktore Onena (Martxelo Rubio), Zuzendari Berri Onena, Jatorrizko Gidoi Onena, Argazki Zuzendaritza Onena, Soinu Onena, Muntaketa Onena, Efektu Berezi Onenak, Arte Zuzendaritza Onena, Jantzien Diseinu Onena, Makillaje eta Ile-apainketa Onena eta Ekoizpen Zuzendaritza Onena.
Bestalde, ‘Upon Entry’ Aktore Protagonista Onenaren, Zuzendari Berri Onenaren eta Jatorrizko Gidoi Onenaren sailetan lehiatuko da.