2024-12-14
‘Songs of Earth’-ek irabazi du Mendi Filmeko Sari Nagusia, “argazkilaritza bikaina, kontaketa poetikoa eta soinu banda sublimea” duen filma norvegiarra
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Epaimahaia eta ikusleak txundituta utzi dituen ‘Songs of Earth’ filma norvegiarrak irabazi du 17. edizioko Sari Nagusia. Margreth Olin zuzendariaren lana da, haren gurasoengan eta haiengandik jasotako Naturarekiko maitasunean oinarritzen den filma. “Argazkilaritza bikaina, kontaketa poetikoa, eta soinu banda sublimea” dituela azpimarratu du Epaimahaiak aho batez, “Erritmoa pausatu eta entzuteko prest jartzen garenean, jabetzen gara emana zaigun horretaz: Natura deika daukagu”, azpimarratu dute beren epaian.
Balio sozialetan oinarritutako dokumentalgintzan ibilbide oparoa duen zuzendaria da Margreth Olin, eta lehenengoz aurkeztu da Mendi Filmen. 2023an estreinatutako film honetan haren gurasoak bihurtu ditu protagonista, sorterri izan duen Norvegiako Vestland-eko Oldedaleneko paisaia liluragarrietan kokatuz.
Oscar sarietarako Nazioarteko Film Onenaren Norvegiako hautagai izan da ‘Songs of Earth’, hainbat mendi eta gai sozialetako zinemalditan parte hartu du, eta Filmin plataforman ikusgai dago -Mendi Filmeko aurreko edizioetako hainbat film bezala-.
Epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Michael Dillon zinegilea (Australia), Joni Cooper Californiako DocLands jaialdiko sortzailea (Kanada), Tom Hezemans Dutch Mountain Film Festivaleko zuzendaria (Herbehereak), Oscar Gogorza kazetari eta mendi gidaria (Euskadi) eta Haizea Huegun musika konposatzailea (Euskadi).
Zuzendaritza onenaren saria, berriz, ‘Flying Hands’-eko tandemak jaso du: Marta Gómez eta Paula Iglesias-ek. Al Borde Films eta Labografias Bilboko ekoiztetxeen lana da, eta Baltistan Fundazioak babestutako proiektu bat du oinarri: Baltistango gorren komunitatea, bereziki haurrak eta gazteak, gizarteratzen lagundu duen Aniqa Bano protagonista, eta haren lana. Bilbon izan da Aniqa Bano filma aurkezten lan talde osoarekin batera, eta sari hau aupada handia da haientzat eta filmak Goya sarietarako eskuratu nahi duen hautagaitzan.
BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko Sail Ofizialean 40 pelikula aurkeztu dira, eta joan direneko 10 egunotan Euskalduna Bilbaon eta BBK Aretoan ikusi ahal izan dira.
Azken eguna, hilak 15 igandea, Non Stop saioekin gozatzeko eguna izango da, Euskalduna Bilbaon. Pelikula sarituekin hiru saio programatu dira (12:00etan, 17:00etan eta 19:30ean), eta Sari Banaketa ekitaldia 17:00etan burutuko da. Giro bikainean burutu den edizio berri baten azken ginda.
Grand Prize/Sari Nagusia/Gran Premio
“Eguzkilore” trophy & 6,000€
Songs of Earth [Margreth Olin, Norway, 2023]
Best Director/Zuzendari Onena/Mejor Director
“Eguzkilore” trophy & 3,000€
Marta Gómez & Paula Iglesias - Flying Hands [Spain, 2024]
Best Script/Gidoi Onena/Mejor Guion
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
L´età Sperimentale [Marco Zingaretti, Italy, 2024]
Best Cinematography/Argazkilaritza Onena/Mejor Fotografía
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Of a Lifetime [Jérome Tanon, France, 2024]
Jury Award/Epaimahaiaren Saria/Premio del Jurado
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Planet Walker [Dominic Gill & Nadia Gill, USA, 2023]
Best Original Soundtrack/Soinu Banda Onena/Mejor Banda Sonora original
"Txalaparta" trophy & 2,000€
The Last Observers [Maja Karlsson Mikkelsen, USA, 2024]
EITB Award for Best Film in Basque/EITB Saria Euskarazko Film Onenari/Premio EITB a la Mejor Película en Euskera
“Eguzkilore” trophy & 2,000€
Zazpi [Mikel Lizarralde, Spain, 2024]
Best Mountaineering Film/Mendiko Film Onena/Mejor Película de Alpinismo
“Eguzkilore” trophy & 1,200€
The Last Expedition [Eliza Kubarska, Poland-Switzerland, 2024]
Best Climbing Film/Eskalada Film Onena/Mejor Película de Escalada
“Eguzkilore” trophy & 1,200
Ashima [Kenji Tsukamoto, USA, 2023]
Best Culture & Nature Film/Kultura eta Natura Film Onena/Mejor Película de Cultura y Naturaleza
“Eguzkilore” trophy & 1,200€
Un Pasteur [Louis Hanquet, France, 2024]
Best Sport & Adventure Film/Kirol eta Abentura Film Onena/Mejor Película de Deporte y Aventura
“Eguzkilore” trophy & 1,200€
Andrea, un unpaved route [Maxime Moulin, France, 2024]
Best Short Film/Film Labur Onena/Mejor Cortometraje
“Eguzkilore” trophy & 1,000€
Jamie [Darcy Hennessey, Canada-USA, 2023]