2023-09-30
Donostia Zinemaldian saritutako euskal ekoizpenak
Donostia Zinemaldiaren 71. edizioak 14 euskal ekoizpen hartu ditu guztira, eta horietako bik hainbat sari lortu dituzte. Zorionak!
'Sultanaren ametsa'
- Euskal Zinemaren Irizar Saria
- Euskal Gidoigileen Elkartea Saria
Isabel Herguera zuzendariak Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean egin du debuta bere lehen film luzearekin. Ikusleen harrera ona izan du animaziozko pelikulak, eta zinema-aretoetan ikusgai izango da azaroaren 17tik aurrera.
'20.000 erle espezie'
- Egile Berriak Saria
- Sebastiane Saria
Estibaliz Urresola Solagurenen filmak Zinemira sailean parte hartu du, lehiaketatik kanpo, eta nazioartean egindako ibilbide oparoari bi sari berri erantsi dizkio. Gariza films, Inicia Films eta Sirimiri Films etxeek ekoitzitako lanak 13 sari batu ditu dagoeneko.
Euskal ikus-entzunezkoaren sektoreari nazioartean bultzada emateko Basque Audiovisual. ekimenetik saritutako ekoizpenak zoriondu eta gure zinema nazioartean lortzen ari den arrakasta ospatu nahi dugu.
Zorionak sektoreko profesional guztiei egiten ari zareten lan bikainagatik!