2022-10-14
Basque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da

Dakizuenez, urriaren 17tik 20ra MIPCOMen 38. edizioa egingo da. Entretenimenduko ikus-entzunezko merkaturako munduko hitzordu garrantzitsuenetako bat da topaketa hau, eta Basque. Audiovisual. ekimenak stand bat izango du, bertan izango diren ikus-entzunezko lanen berri emateko, horretarako sortutako katalogoaren bidez.
Hitzordura bazoaz, zatoz guregana!