2024-10-30
Datorren astelehenean hasiko da Afrikadia “Shabu” pelikularekin Europa Biltzar Jauregian
Maria Cruickshank euskal aktoreak jaialdiaren IV. edizioaren Inaugurazio Gala aurkeztuko du eta Royal Cloud dantza taldearen parte-hartzea ere izango du
Afrikaldiaren, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiaren, IV. edizioa ospatuko da azaroaren 4tik 11ra bitartean Vitoria-Gasteizen. Urte honetan, guztira, 21 proiekzio programatu dira hiriko espazio desberdinetan non Afrikako 16 herrialde eta bere diaspora ordezkatuta egongo diren.
Aurreko urteetan bezala, Europa Biltzar Jauregiak festibalaren Inaugurazio Gala hartuko du datorren astelehenean, azaroak 4, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Maria Cruickshank aktore oñatiarrak aurkeztuko duen ekitaldiarekin. Cruickshankek hainbat urtez "Itxaso" pertsonaia EITBko "Goenkale" telesailean interpretatu zuen besteak beste.
Egun berezi honetan, ikusleek edizio honetako pelikula nabarmenetako bat ikusi ahal izango dute Inaugurazio Galan, Shamira Raphaela zuzendariak landutako “Shabu” filma. Rotterdamen jaiotako musikari gazte baten bizitza lantzen duen istorio hunkigarria da. Filmak familia, kulturak gazteria duen eragina edota gainditze pertsonalak lantzen ditu.
Pelikula amaitu ostean, Afrikaldiaren lehen eguna agurtzeko, Gasteizen jaiotako Royald Cloud dantza urbanoko taldeak musika jarriko du Maria de Maeztu Auditorioan. Dantza taldea hiru lagunek osatzen dute, Gasteizko Udalaren Kaleko Heziketarako Programako 12 Nubes proiektutik sortua.
Afrikaldiatik, Gasteizko, Arabako eta Euskal Herriko herritar guztiei jaialdiaren jarduera desberdinetan parte haratzera animatu nahi dugu, Florida Zinemetan, Arabako EHUn, Arte eta Ofizioen Eskolan, ID-Arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Eskolan eta Mendizabalako Ikus-entzunezkoen Institutuan.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren konpromisoarengatik, Dualiaren, Divan Apartamentuen, EITBren, Garoa Digitalen, Bertako igogailuen eta Sucesores de Pavonen babesagatik eta Toyotare, Arabadendaken, VAS Hotelsen, Fotoprixen, Mama Afrikaren, Florida Zinemen, Cafe Victoriaren, Brandon Akademiaren eta Radio Vitoriaren lankidetzagatik.