2023-01-24
Basque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan

Urtarrilaren 25ean, Basque. Audiovisual. ekimenak FIPADOC Jaialdiaren baitan antolatutako ‘Producers meet Producers’ topaketan parte hartuko du
Ekitaldia Biarritzeko Bellevue Biltzar Zentroan izango da, eta nazioarteko koprodukzioak egin nahi dituzten dokumental-ekoizleei zuzenduta dago.
Bertaratuko direnen artean, euskal ekoizle hauek ere badaude:
· Alex de Vicuña Fernández (Marmoka Films)
· Jone Landaluze (Dibulitoon Studios)
· Garazi Velasco del Pino (FMK Filmak Media)
· Pablo Iraburu (Arena)
· Ritxi Lizartza Urrestaratzu (Maluta Films)