Ez dago zinemaldirik hautaturiko filtroekin.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioak 9.800 lagun bildu ditu, %34ko hazkundearekin
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era egin da, eta 9.837 ikusle bildu ditu, iazko ikusle-kopuruarekiko %34ko hazkundea, alegia.
Ikusi‘Songs of Earth’-ek irabazi du Mendi Filmeko Sari Nagusia, “argazkilaritza bikaina, kontaketa poetikoa eta soinu banda sublimea” duen filma norvegiarra
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Epaimahaia eta ikusleak txundituta utzi dituen ‘Songs of Earth’ filma norvegiarrak irabazi du 17. edizioko Sari Nagusia. Margreth Olin zuzendariaren lana da, haren gurasoengan eta haiengandik jasotako Naturarekiko maitasunean oinarritzen den filma. “Argazkilaritza bikaina, kontaketa poetikoa, eta soinu banda sublimea” dituela azpimarratu du Epaimahaiak aho batez, “Erritmoa pausatu eta entzuteko prest jartzen garenean, jabetzen gara emana zaigun horretaz: Natura deika daukagu”, azpimarratu dute beren epaian.
IkusiBBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 17. edizioa adin tarte guztietarako mendi zinemaldia abenduaren 6tik 15era
Bilbo, 2024ko azaroak 26. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioan, abenduaren 6tik 15era. Gaur Euskalduna Bilbaon egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.
IkusiEgitaraua argitaratu eta sarrera salmenta aktibatu da 2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdira begira
Jaialdiko emanaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian eta Sala BBK-n egingo dira, eta sarrera salmentan deskontuak daude egoitza bakoitzerako: 5etik 7 saiotara bitarteko sarrerak eskuratuz gero, %20ko deskontua, eta 8 saiotarako edo gehiagotarako sarrerak eskuratuz gero, %30eko deskontua.
Ikusi“Proiektu bat aurrera eramateko orduan, neure buruari galdetzen diot zer mezu helarazi nahi didan filmak niri”
Alex Reynolds zuzendariaren eta Apellaniz eta De Sosa, Señor y Señora eta Banquete Films ekoiztetxeen azken film laburra, ‘Horizontal’, ZINEBIko Sail Ofizialean dago aurten. Zuzendariarekin hitz egin dugu proiektuaren sorreraz, sorkuntza-prozesuaz, eta Espainiako metraje laburreko zinemaldi entzutetsuenetako batean parte hartzeak proiektuari dakarkionaz.
Ikusi“Proiektu honek duen helburua amatasunaren inguruan dauden begirada, aurreiritzi, presio, onura eta beldurren arteko pultsua plazaratzea da”
Aurten, Zinebi zinemaldiak Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons zinemagileek zuzendutako 'Azkena' film laburra hartuko du sail ofizialean. Elkarrizketa honetan, animazio-proiektu honi forma eman zioten alderdiak aztertuko ditugu, hasierako inspiraziotik hasi eta erronketaraino.
Ikusi“Hausnarketa itxi bat eskaini baino gehiago, nire lanekin galderak egitea bilatzen dut, publikoarekin partekatzeko”
Ikusi“Errotatiba’ filmatzea inoiz gertatu behar ez zen gure historiaren pasarte bati aurrez aurre begiratzea izan da”
Iratxe Fresnedak ‘Errotatiba’ lanarekin egingo du debuta ZINEBI jaialdiko Sail Ofizialean. Film laburrak, Egin egunkariaren itxiera ardatz hartuta, memoriaren hauskortasuna eta hura babesteko gizakiak sortzen dituen lekuak jorratzen ditu. Zuzendari bizkaitarrarekin hitz egin dugu bere azken lana ezagutzeko.
Ikusi49 pelikula BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Sail Ofizialean eta Zabalandi sailean
226 pelikula inskribatu dira aurten Mendi Filmen, propio Bilbon parte hartzeko hautagaitza zuzena aurkeztuz. Sekula eman den kopuru handiena da, orain arteko 17 edizioetan oparoena.
Ikusi"Irudi bakoitza, konpromiso bat", ezagutu CIMASUB 2024ren trailerra
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloak (CIMASUB) gogotsu aurkezten du 48. edizioko trailer ofiziala, eta esperientzia zinematografiko paregabea izango denaren aurrerapen bat eskaintzen du, ikusleak ozeanoaren handitasuna eta sekretuak aztertzera eramango dituena.
IkusiDatorren astelehenean hasiko da Afrikadia “Shabu” pelikularekin Europa Biltzar Jauregian
Maria Cruickshank euskal aktoreak jaialdiaren IV. edizioaren Inaugurazio Gala aurkeztuko du eta Royal Cloud dantza taldearen parte-hartzea ere izango du
IkusiOzeanotik pantaila handira: Ezagutu CIMASUB 2024ren programa
Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloak (CIMASUB) 48. edizioa ospatuko du eta programa osoa aurkezteaz hunkituta gaude! Aurten, zinemaldiak zinema emanaldi sorta paregabea eskainiko du, beti espero izan den Itsaspeko Txikizikloa eta hainbat argazki erakusketa. Presta zaitez ozeanoaren sakonean murgiltzeko!
Ikusi‘El sueño de la Sultana’, European Film Awards 2024 sarietarako izendatua!
Ikusi"Ibermedia Next ekimenak baliabideak eta denbora eman dizkigu teknologia berriak probatzeko, teknika berritzaileak aztertzeko eta nazioarteko taldeekin lan egiteko"
Ibermedia Next animazio iberoamerikarraren sektore estrategikoan berrikuntza eta lankidetza sustatzeko diseinatutako Ibermedia Programaren modalitate berri bat da. Maria Luquero zuzendariaren eta Uniko euskal ekoiztetxearen ‘Titan Tofu’ lana 14 proiektu onuradunetako bat izan da, eta Espainiatik, Italiatik eta Portugaldik Latinoamerikako 10 herrialderekin batera garatuko dira. Obra hauek Iberoamerikako istorioak kontatuko dituzte animazioko berrikuntza teknologikoaren bitartez.
IkusiEuskal zinemak eta profesionalek 72. Donostia Zinemaldian jasotako sariak
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioari agur esan berri diogu. Euskal zinemak parte-hartze handia izan du aurten, 21 ekoizpenez gozatu ahal izan baitugu. Gainera, nazioarteko industriako kideekin topatzeko aukera anitz izan ditugu, gure zinema hedatzen jarraitzeko helburuarekin.
Ikusi“Zabaltegik film labur bat film luze batekin batera programatzeko eta zinema autoralago baten alde egiteko erabiltzen duen formula oso interesgarria iruditzen zait ikusle gisa”
Annecyko Zinemaldiko Sail Ofizialetik igaro eta KIMUAK 2024 katalogoan parte hartzeko hautatua izan ondoren, Izibene Oñederraren ‘Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)’ animaziozko film laburra Donostia Zinemaldiko Zabaltegi Sailerako aukeratua izan da. Zuzendariarekin hitz egin dugu bere lanaren nazioarteko ibilbideaz eta azken hautaketa horretaz.
IkusiCimasub 2024, 48 urteko historian lan gehien aurkeztu dituen edizioa, eskerrik asko hori posible egiteagatik!
Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa antolatzen duen taldeak, CIMASUBk, biziki eskertzen du gure lehiaketak aurten izan duen harrera harrigarria. Gure ustez, berriz ere itxaropenak gainditu ditugu, eta, beraz, oso parte-hartze handia izan dugu, gero eta interes handiagoa eta itsaspeko munduarekiko grina nabarmenduz.
Ikusi"Go!azen’ telesailaren parte izateak izugarrizko pribilegioak eskaintzen dizkigu, hala nola Donostia Zinemaldian parte hartzearena; iaz bizitakoa ahaztezina izan zen"
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan, aurreko urtean bezala, ‘Go!azen’ telesailaren lehen atala ikusteko aukera izango dugu Belodromoan. Hamaikagarren denboraldi honetako nobedadeak ezagutzeko eta bere pertsonaia ezagutzeko, Garaziren papera egiten duen Nerea Elizalderekin hitz egingo dugu. Aktore bilbotarrak esku artean dituen lanen berri ere eman digu.
Ikusi"Dokumentala Lau Haizetara Foroan aurkeztu nuen duela urte batzuk, eta behin amaituta dagoela, oso poetikoa iruditzen zait Donostiara itzultzea”
Carmen Chaplin zuzendariak aitonaren herentzia erromaniaren gaia jorratuko du bere dokumental berrian, Zinemaldiko Zinemira sailean. Elkarrizketa esklusiboak eta Chaplinen ondarean murgiltzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, bere ijito sustraien esplorazio sakona egiten du lanak.
Ikusi“Donostia Zinemaldian parte hartzeak publikoaren, industriaren eta komunikabideen aurrean ikusgarritasuna lortzen laguntzen digu”
Ernesto del Ríoren ‘Ese mundo que no te da nada’ dokumentala aukeratu dute Donostia Zinemaldiaren datorren edizioko Zinemira sailean parte hartzeko. Zuzendari eta gidoilariarekin hitz egin dugu bere azken lanari eta hautaketa honen garrantziari buruz.
Ikusi"Gazteenentzat oso adierazgarria izan daiteke Loloren istorioa ezagutzea; bizitza gogorra izan zuen garaiko emakume bat zen"
40 urte bete ditu belaunaldi oso bat markatu zuen 'La bola de cristal' telebista saioak, eta Donostia Zinemaldia agertoki ezin hobea izango da 'Los poderes de Lolo' estreinatzeko. Nino Fontán, Miguel Alba Rico eta Itziar Bernaola dira dokumental hunkigarri honen zuzendariak, eta haiekin hitz egin dugu lan hau Zinemaldira eramatearen esanahiaz, bere sormen prozesuaz eta Espainiako telebista irauli zuen emakume baten ondarea bizirik mantentzearen garrantziaz.
IkusiMENDI TOUR 2024: Monzón, Bergara eta Urnietan abiatuta Udazkenera begira 18 egoitzekin
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren mostra ibiltariak irailaren 6an abiatuko du urteko bere bigarren zatia, Udazkenera begira jartzen gaituena, Huescako Monzón hirian.
Ikusi“Zinemiran sartzea lorpen itzela da, atal horrek euskal zinemagintzan duen pisua eta eragina kontutan hartuta”
‘Zortzitik infinitura’ Benito Ansola zinemagilearen ibilbidea jarraitzen duen lana da, Miren Agur Meabe idazlea bidelagun duela, baita euskal zinemaren eta euskarazko zinemaren historia ere. Naia Laka zuzendariarekin hitz egin dugu Zinemaldiaren 72. edizioko Zinemira sailean parte hartuko duen dokumental honi buruz.
Ikusi"Gure helburua zen filma zinemaldian estreinatzea, eta argi dago hautaketa-batzordeak begi onez ikusi duela"
‘Erreplika’ dokumentala Donostia Zinemaldiko Zinemira sailerako hautatua izan da. Oso lan pertsonala da eta irudien garrantziari buruz hausnartzen du. Izan ere, irudiek oroitzapenak mantentzea eta berpiztea ahalbidetzen dute. Pello Gutierrez gidoilari eta zuzendariak lan hau sortzeko zerk inspiratu zuen azaldu digu.
Ikusi23/24ko Cimasub Tourrak jarraitzen du: Irailean Hernani eta Pasaiara iritsiko gara
Irailean, CIMASUBek (Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloa) itsaspeko munduari eskainitako zinema eta argazki erakusketa sorta ikusgarria ekarriko du Hernani eta Pasaiara. Jaialdiaren lehen edizioak Hernanin eta hirugarrenak Pasaian, gure ozeanoen sakonerantz bidaia bisual eta hezitzailea izango dela agintzen dute, ingurumena zaintzeko eta babesteko mezu sendoarekin.
Ikusi"Orain arte egin diren proiekzio guztietatik hau izan beharko litzateke hunkigarriena"
‘Tasio’ luzemetraiak (Montxo Armendariz, 1984) Donostia Zinemaldiko Klasikoak saila inauguratuko du bertan estreinatu zela 40 urte bete direnean. Euskadiko Filmategiak zaharberritu du filma eta Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariak prozesu osoa nolakoa izan den azaldu digu.
Ikusi"Zinemaldiko Nest sailean parte hartzeak bultzada ematen dit zinema ulertzeko dudan moduan sinesten jarraitzeko"
Nest sailak, Donostia Zinemaldiko zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketak, Julen Etxebarriaren ‘El tercer paisaje’ eskainiko du. Elías Querejeta Zine Eskolak ekoitzitako obra da. Bertan, zuzendariak Insignis pinuaren barietateari eragiten dion onddoa (Microsphaerella dearnessi) Euskadiko basoaren zati handi batean nola hedatu den erakutsiko digu. Ondorioz, Agustin Ibarrola euskal artistaren lana (Omako baso margotua) kutsatu egin da.
Ikusi72. Donostiako Zinemaldiko egitarauan 20 euskal ekoizpen egongo dira
Irailaren 20tik 28ra ospatuko den Donostiako Zinemaldia euskal zinemarentzako erakusleihoa izango da, 20 ekoizpen egongo baitira programazioan. Nazioarteko ekitaldi honek euskal ikus-entzunezko sektoreak zinema industriaren barruan duen garrantzia indartzen du.
IkusiCimasub 2024ko Kartel Ofizialaren aurkezpena: Urpeko bizitzaren zurrunbiloa Donostian
Donostia prestatzen ari da Cimasub 2024 Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 48. edizioa jasotzeko, azaroaren 21, 22 eta 23an. Oraingo honetan, 2023ko edizioan Argazkilari Onenaren Urrezko Baranda irabazi zuen Merche Lloberak harrapatutako irudi ikusgarria erakusten du ekitaldiaren kartel ofizialak.
IkusiItsaspeko zinemako bi ekitaldi nabarmen abuztuan: Bakio eta Aquarium Donostia
Abuztu honetan, zinema eta ozeanoa maite dutenek munduko itsasoen edertasuna eta erronkak ospatzen dituzten bi ekitaldi izango dituzte: Bakioko aire zabaleko Itsaspeko Zinema eta CIMASUBen proiekzioa Donostiako Aquariumeko Itsas Film Festibalean.
IkusiCimasubek arrakasta handia izan du Tenerifen egin duen lehen edizioan
Uztail osoan irekita egon ondoren, Los Lavaderos aretoan argazki erakusketa amaitu da. Erakusketa honek Kanarietako eta munduko beste paradisu batzuetako 24 irudi ikusgarri aurkeztu zituen, planeta osoko argazkilariek harrapatuak, egile kanariar onenetako batzuk barne. Horrekin amaitu dira Tenerifeko Cimasuben jarduera guztiak.
Ikusi"Kalkuk zure proiektuaren aurretiazko argazki bat eskaintzen du, karbono-aztarna murrizteko neurriak aldez aurretik har ditzazun"
IkusiCIMASUB eta UICN SSC Koralen Espezialista Taldea koralaren kontserbazioa bultzatzeko elkartu dira
Atsegin handiz iragartzen dugu CIMASUB eta Natura Babesteko Nazioarteko Batasunaren (UICN) arteko elkartze berri eta zirraragarria. Lankidetza hori mugarri garrantzitsua da itsas kontserbazioa sustatzeko eta koral-ekosistemak babesteko ahaleginetan, eta ilusio handia dugu aurrean ditugun aukerekin.
IkusiItsas azpiko zinema Mater ontzian uztailean, Zero Zabor Uretan kanpainan
Zero Zabor Uretan kanpaina (Zero zabor uretan) uztailean iritsiko da Euskal Kostaldera, Mater Ekoaktibo Itsasontzi Museoan. Ekimen honek, bosgarren edizioan, itsas zaborren arazoaz kontzientziatzea eta hondakinen prebentzioa sustatzea du helburu, Hondakinik onena, sortzen ez dena lelopean. Hainbat jarduera egingo dira herritarrak itsas ingurunearen kontserbazioan inplikatzeko, eta hondakinak murriztearen garrantzia azpimarratuko da, itsasoko zaborraren % 80 lehorreko hondakinen kudeaketatik eta kontzientziazio faltatik baitator.
IkusiMENDI FILM BEKA 2025 egile amateur nahiz profesionalei zabaldu zaie
Mendi Film jaialdiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Mendi Film Bekaren 5. edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturaren ikus-entzunezko sustapena helburu duten proiektu zinematografikoak sortzera bideratua dago.
IkusiPORTUGALETEKO XVI ZINEMA EXPRESS JAIALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Urriaren 5ean, Portugaleteko XVI Zinema Express Jaialdia izango da. Zinema Express Jaialdia ez da ohiko lehiaketa, izan ere lehiaketara aurkeztuko diren film laburrak jaialdiaren egunean bertan “express” filmatuko dira. 10 orduan bakarrik, eta norberaren ekipoarekin, partaideek lanak pentsatu, gidoiak prestatu, filmatu eta editatu beharko dituzte: benetako erronka!
IkusiCIMASUBek Iruñeko ongintzazko ekitaldi batean parte hartu du, ELAk kaltetutakoei babesa emanez
Casino Solidario elkarteak Real Sociedad Itsaspekoak eta Cimasub gonbidatu ditu ELAren aldeko ongintzazko ekitaldi batean parte hartzera, Iruñeko Kasinoan.
IkusiWORK IN PROGRESS SAILERA PORIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA LUZATU DA
Ekainaren 17a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.
IkusiRenan Ozturk zuzendariak jaso du 2024ko IAMF Grand Prize saria
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantza harro dago IAMF 2024 Sari Nagusia Renan Ozturki eman zaiola iragartzeaz, mendiari eta eskalatzaileei eskainitako filmen zuzendari gisa egindako ibilbidea aintzatetsiz. Mendiko eta eskaladako gaiei lotutako pelikulak egiterakoan, mendizaleen komunitatearen parte direnen konpromisoa eta artista baten sentsibilitatea agertu izan ditu beti, guztia zinemarako dohain handiekin konbinatuta.
Ikusi9.600 ikuslek gozatu dute MENDI TOUR 2024 denboraldiko lehen zatia
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko mostra ibiltariaren negu-udaberriko denboraldia ikusle datu oso onekin amaitu da: 9.600 lagunek gozatu dituzte 31 herri eta hiritan eskaini diren 59 zine saioak.
IkusiEkainean, CIMASUBek Tolosa, Bilbo eta Tenerife bisitatuko ditu
Cimasub Tour 2023/2024 jardunaldiak geldiezin jarraitzen du, eta hilabete honetan, formatu desberdinetan, Tolosa, Bilbo eta Tenerifera iritsiko da, itsas hondoen sekretuak zabaltzeko eta horien zaintzaz eta babesaz kontzientziatzeko helburuarekin jarraitzeko.
IkusiPRENTSA OHARRA: NAZIOARTEKO FILM LABUR ETA BIDEOKLIP JAIALDIAREN ARAUDIA
PRENTSA OHARRA: Informazio gehiago: Webgunea / Programazioa / Facebook / Twitter / Instagram / YouTube / Trailerrra / Goiburua Kontaktua: Xabier Uria (660767124) xabier@caostica.org / Juan Dopico (680164289) juan@caostica.org
Ikusi2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko irudi nagusiak gori-gori jarriko gaitu “Fuego” argazkiarekin
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era egingo da aurten, 2024an, eta jada badaukagu hura iragarriko duen irudi nagusia: Fuego titulua duen argazkia da, Jean-Baptiste Liautard argazkilari frantziarrarena. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen duen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan Mendi Film irudia izateko saria irabazi du, 700 euro jasotzeaz batera.
IkusiEuskadiko eta Nafarroako mendi federazioek jasoko dute WOP Mendi Film Saria haien mendeurrenean
2024ko WOP Mendi Film Saria Euskadiko eta Nafarroako Federazioek jasoko dute. Mendizaletasunari eta mendiko baloreei eginiko ekarpen historikoa aitortuko zaie haien sorreraren mendeurreneko ospakizunekin bat eginez.
IkusiFICAB 2024: Zabalik dago Nazioarteko Arkeologia Zinemaldian parte hartzea
FICAB Zinemaldian parte hartzeko informazioa
IkusiAukeratuak Kimuak 2024 katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak
IkusiWORK IN PROGRESS DEIALDIA IREKITA
WIP kategoriak proiektuak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 9a arte.
IkusiZinema edo video experimentala egiten duzu? Zure lana proiektatu nahi dugu!
BIDEODROMO Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen jaialdia Bilbo ospatuko da 2024ko urriaren hasieran. Parte-hartzea fikzioa, ez-fikzio, entsegu, dokumental, arte eta animazio lanaentzako dago zabalik. Lanak aurkezteko epea, 2024ko maiatzaren 31 da, egun hau lanak horretarako jaso behar dugu.
IkusiDock of the Bay, Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia ekainaren 17tik 22ra egingo da, eta dagoeneko iragarri ditu Epaimahaikideen izenak eta XVII. edizio honetako irudia.
Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiaren hamaseigarren edizioa egingo da ekainaren 17tik 22ra, Trueba zinema-aretoetan, Tabakaleran eta hiriko beste espazio batzuetan, hala nola Le Bukowskin, Kutxa Fundazioan (Kluba eta Plaża) eta Santa Teresa komentuan.
IkusiErrenteriak eta Zumarragak ekintzaz betetako hilabetea antolatu dute ozeanoak babesteko
Maiatzean Errenteria eta Zumarraga bisitatuko ditugu. Zinema-emanaldiez, argazki-erakusketez eta Txikiziklos urpekoez beteta, gure ilusio guztiarekin iritsi ginen bi herri horietara, gure itsaso eta ozeanoen zaintza eta babesa sustatzen jarraitzeko. Itsaspeko gertakizun hauek aukera paregabea dira ozeanoen edertasunean eta arazoetan murgiltzeko, ikusleei esperientzia aberasgarri bat eskainiz, gure itsas ondare baloraezinaren kontserbazioa eta errespetua inspiratzeko.
IkusiEuskal zine esperimentalaren aukeraketa Taiwanen
Apirilaren 19tik ekainaren 10era, Euskal Herriko sei artistak eta Kataluniako artista batek euren lanak erakutsiko dituzte New Taipeiko Randomize-Ize jaialdian.
IkusiFANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK 30. EDIZIOA IREKIKO DU MAIATZAREN 3AN ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN IZARRA SARIA EMANGO DIE PEDRO OLEA ETA LAMBERTO BAVA ZINEMAGILEEI
FANTek maiatzaren 11ra arte luzatuko da eta Campos Eliseos Antzokia, Azkuna Zentroa - Golem Alhóndiga Zinemak eta BBK Aretoa izango dira egoitzak.
Ikusi“Berrikuntza gisa, ziurtatu nahi izan dugu azken hautaketak beti aukera bat ematea zuzendari berriei”
Esther Cabero Kimuak programaren arduradunarekin hitz egin dugu, 2024rako deialdiak dakartzan berrikuntzei buruz. Izena emateko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik.
IkusiCIMASUB 2024ko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB 2024) lehiaketa ofizialki hasi da. Lanak aurkezteko epea 2024ko irailaren 15ean amaituko da, eta parte-hartzaileek beren lanak bidal ditzakete urpeko irudiaren gero eta lagin ospetsuago honetan lehiatzeko.
IkusiCimasub Tourreko hurrengo geltokia: Azpeitia eta Hondarribia
Apirilean, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, CIMASUB, Azpeitira eta Hondarribira iritsiko da. Itsaspeko mundua maite dutenek 4. edizioaz gozatu ahal izango dute Azpeitian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren babesari esker, apirilaren 10, 17 eta 24an, asteazkena, 19: 00etan, Soreasu Antzokian, eta Hondarribiko 15. edizioa apirilaren 11, 12 eta 13an, 19: 00etan, Itsas Etxeko Auditoriumean.
IkusiAbenduaren 6tik 15era egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. ediziorako pelikulak erregistratzeko epea zabalik
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 6tik 15era egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
IkusiKimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
Film laburrak aurkezteko epea apirilaren 21era bitarte egongo da zabalik.
IkusiZABALIK LABURBIRAREN 2024.edizioan EMANALDI bat antolatzeko IZEN EMATE epea.
IkusiMartxoan CIMASUBa Debara iristen da
Ostiraleko jardunaldian, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB) hogeita bosgarren edizioa ezagutzera eman zen Deban. Aurkezpenean Monica de Prado, Debako Udaleko 2. alkateordea, eta David Sánchez, Cimasubeko zuzendaria izan ziren, eta udal osoko bilkuren aretoan egin zen, Cimasubeko argazki erakusketa bat ikusgai dagoen lekuan. Erakusketa honek edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak argitzeko aukera berezia eskaintzen du.
Ikusi"Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta askotarikoaren alde egitea"
Datorren martxoaren 1ean hasiko da Malagako Zinemaldia, eta Andrea Jaurrietak ‘Nina’ filma aurkeztuko du estreinakoz, Sail Ofizialean. Zuzendariak obra honi bizia eman zion sormen bidaia nolakoa izan zen kontatu digu.
Ikusi"Genre Rules ekimenean parte hartzea bizi-esperientzia zirraragarria eta inspiratzailea izan da"
Imanol Ortiz Lópezek (Orlok Films) Genre Rules ekimenean parte hartu du berriki, WEMWren Inspirazio Laborategi berrietako batean. Tailerrak hainbat jarduera eskaintzen ditu hautatutako parte-hartzaileak eduki berria garatu eta negozio-eredu berriak esplora ditzaten. Ekoizleak hautaketa honen garrantziaz hitz egin digu eta esperientziaren balorazioa egin du.
Ikusi‘20.000 erle espezie’ eta ‘To Bird Or Not To Bird’, Goya sarietan arrakasta izan duten euskal ekoizpenak
Estibaliz Urresola Solagurenen filmak hiru sari jaso zituen, eta Martin Romerok zuzendu eta Unikok ekoitzitako lana Animaziozko Film Labur Onena izendatu zuten.
IkusiCIMASUBEK Lasarte-Oria eta Zarautz urpeko ikuskizun batean murgilduko ditu otsailean
Otsailean, CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak Lasarte-Orian eta Zarautzen itsaspeko mundua maite dutenak liluratuko ditu. 16. edizioa Lasarte-Orian egingo da otsailaren 12, 19 eta 26an, astelehenetan, 19: 00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean; 14. edizioa, berriz, Zarautzen otsailaren 14, 19 eta 28an, asteazkenetan, 19: 00etan, Modelo Zineman.
Ikusi‘20.000 erle-espezie’, Feroz Sarietan garaile
‘20.000 erle-espezie’ izan zen bart gaueko protagonista nagusietako bat Feroz Sarietan, aintzatespen nagusietako bat irabazi baitzuen: Film Dramatiko Onenaren Saria. Gainera, Patricia López de Arnaiz Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onena izendatu zuten. Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako lanarekin batera, beste bi euskal ekoizpen ere agertu ziren palmaresean: ‘Upon Entry’ eta ‘Sobre todo de noche’ filmek sari bana eskuratu zuten.
Ikusi'20.000 erle espezie' filmak irabazi du Film Onenaren Forque Saria
‘20.000 erle espezie’ film luzeak irabazi du Film Onenaren Saria abenduaren 16ko Forqué Sarien galan. Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariaren opera prima ‘La sociedad de la nieve’, ‘Cerrar los ojos’ eta ‘Upon Entry’ lanekin batera izendatua zegoen kategoria gorenean, eta Zinemaren eta Balioetan Oinarritutako Hezkuntzaren Saria ere jaso zuen.
IkusiTHE GREAT WHITE WHALE pelikulak irabazi du Sari Nagusia Mendi Filmen, Australiako mendi garaiena eta bakartiena igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorio bat
Epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Eliza Kubarska (Polonia) eta Patricia Ayala (Colombia) zinegileak, Michael Pause (Alemania) kazetaria, eta Juantxo Zeberio Etxetxipia eta Nerea Alberdi (Euskadi) konposatzaileak.
IkusiNazioarteko 17 estreinaldirekin BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaren erreferentea izango da abenduaren 8tik 17ra
Bilboko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Sala BBK aretoa, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia. Guztira 30 zine saio programatu dira 16. ediziorako. Horrez batera, 3 erakusketa egingo dira, mendiko zinemaren industriari begirako jardunaldi bat, 4 masterclass, hitzaldi bat, eta mahai inguru bat. Saioetako sarrerak eskuragarri daude www.mendifilmfestival.com-en.
IkusiDock of the Bay Musika Dokumentalen Jaialdia 2024ko ekainaren 3tik 8ra egingo da, eta sail ofizialetan izena emateko epea ireki du.
IkusiMendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan
Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2023ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak -iaz 46 izan ziren-, eta 14.000 ikusle bildu ditu, iaztik %25ko igoera.
IkusiPelikulak, erakusketak, hitzaldiak, epaimahaia... Honela dator 16. Mendi Film!
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan 57 pelikula proiektatuko dira, 3 erakusketa eskainiko dira, 4 hitzaldi, WOP Mendi Film saria emango zaio Edurne Pasabani, IAMF Sari Nagusia jaso duen Eliza Kubarskaren "K2 Touching the sky" programatu da, Yhabril argazkilariak masterclass bat emango du, eta mendiko zinemaren industriaren inguruko jardunaldi bat burutuko da.
IkusiTxikiziklo itsaspekoa hasi da, itsasoan murgiltze hezitzailea
Gipuzkoako 2.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute 2023an ozeanoen kontserbazioa sustatzeko hezkuntza-tour honetan.
IkusiItsaspeko hiru argazki erakusketa ikusgarrik ateak irekiko dituzte Donostian
Ikusizko murgiltze bat itsas hondo misteriotsuetan eta gizakiak naturarekin duen harremana.
IkusiCIMASUB 2023 jaialdia. Donostiako itsaspeko ikusizko jaia hemen da. Trailer ofizialaren aurkezpena.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 47. edizioak aukera paregabea eskaintzen du ozeanoen edertasuna eta erronkak aztertzeko. Itsaspekorpeko Real Sociedad elkarteak antolatutako doako itsaspeko proiekzioak, erakusketak eta hezkuntza-jarduerak Donostiara iritsiko dira.
IkusiDonostia Zinemaldian saritutako euskal ekoizpenak
Donostia Zinemaldiaren 71. edizioak 14 euskal ekoizpen hartu ditu guztira, eta horietako bik hainbat sari lortu dituzte. Zorionak!
Ikusi"Aspalditik pentsatzen nuen Jon Mirandek kontatu gabeko istorio bat zuela"
Josu Martinez zuzendari bilbotarrak bere bigarren lana aurkeztuko du Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean. ‘Mirande: film bat egiteko zirriborroa’ Jon Mirande idazle eztabaidagarriari buruzko dokumentala da, Tentazioa eta Gastibeltza etxeek ekoitzitakoa. XX. mendeko euskarazko literaturako poetarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da Mirande. “Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Inmorala. Haren gaineko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin. Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, berari eman behar zaio hitza”. Hala azaltzen du Josuk bere lana.
Ikusi“Bizkarsoro proiektu herrikoia da, Baigorriko 200 herritar baino gehiagoren laguntzarekin sortua”
Josu Martinezen ‘Bizkarsoro’ film luzea ere Zinemira atalean lehiatuko da Donostia Zinemaldian. Existitzen ez den herri batean kokatzen da kontakizuna, eta 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal hartzen ditu, ahozko lekukotasunetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Gastibeltza Filmak, Adabaki Ekoizpenak eta Tentazioa Produkzioak ekoitzitako lanak XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizitako aldaketa sozialak agerian jartzen ditu. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea eta bizirauteko borroka islatzen ditu.
Ikusi"Cannesko Kritikaren Astean parte hartzea izugarrizko errekonozimendua da, eta 'Contadores' ikusarazten eta etorkizuneko proiektuak bultzatzen laguntzen du"
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan parte hartuko duen beste euskal ekoizpenetako bat da ‘Contadores’. Irati Gorostidik zuzendutako film laburrak mundu mailako estreinaldia izan zuen Cannesko Kritikaren Astean, eta Zinemaldiko Zabaltegi Tabakalera sailean lehiatuko da. Apellaniz y de Sosa, Tractora eta Pirenaika enpresek ekoitzitako lana 70eko hamarkadako negoziazio sindikal bati buruzkoa da, eta aktore ez-profesionalek osatutako castinga du.
IkusiIzena emateko epea zabalik Bilbao Surf Film Festival 2024 jaialdiaren 9. edizioan!
Bilbao Surf Film Festival 2024 jaialdiak datorren edizioan filmak erregistratzeko izen-emateak ofizialki irekita daudela iragarri du. Mundu osoko zinemagileek eta surfa maite dutenek 2023ko abenduaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak, doan.
Ikusi“Zailtasunak zailtasun eta ikusezinak izan arren, emakumeek zinema egin dute eta egiten jarraituko dute, bakoitzak bere begirada emanez”
‘Arnasa Betean’ Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía zuzendariek Euskal Zinemaren Galan aurkeztuko duten lana da. Dokumentalean, bi zuzendariak hainbat belaunalditako euskal zinemagileek egindako zinean murgiltzen dira. Filma gaur, irailak 26, proiektatuko da Victoria Eugenia Antzokian eta Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko da. Primeran elkar ulertzen dute bi zuzendariek eta, horren erakusgarri, galderei batera erantzutea erabaki dute.
Ikusi"Estetika ilun eta erradikala duen arren, ‘Misión a Marte’ filmak mundu guztiari eragiten dio, giza harremanez ari baita, zehazki hiru anai-arrebei buruz"
‘Misión a Marte’ lehiaketatik kanpo proiektatuko da Zinemira sailaren barruan. Amat Vallmajor del Pozoren filmak WIP Europan parte hartu zuen, Berlingo Kritikaren Astean ere ikusgai izan zen eta aipamen bat jaso zuen Gijongo Zinemaldian. Elias Querejeta Zine Eskolak, Muxika Zinemak eta Vitrine Films etxeek ekoitzitako film luzeak Euskal Herri post-apokaliptiko bat erakusten du, non bi anaia misio batean abiatzen diren. Zuzendariarekin hitz egin dugu Donostiako Zinemaldian izango duen parte-hartzeari buruz eta datorren irailaren 29an aretoetan estreinatzeari begira ezartzen dituen erronkei buruz.
Ikusi“Egile-filma zenez, ‘Upon Entry’ ez zegoen ikusle gehienentzat pentsatuta, baina thrillerrera hurbiltzeko erabakia hartuta asmatu genuen”
Tallinnen (Estonia) FIPRESCI Saria eta Kolkata Zinemaldian (India) Film Onenaren Saria lortu ondoren, ‘Upon Entry’, Alejandro Rojasen eta Juan Sebastian Vasquezen opera prima, Donostia Zinemaldiko Made in Spain sailean izango da. Zabriskie Films eta Sygnatia ekoiztetxeekin elkarlanean aritu den Basque Films-eko Carlos Juarezek filmaren inguruko balorazioa egin du.
IkusiDonostia Zinemaldiaren 71. edizioak 14 euskal ekoizpen hartuko ditu
Donostia Zinemaldiaren 71. edizioak 14 euskal ekoizpen hartuko ditu. Nazioarteko zinemaren hitzordu handia irailaren 22tik 30era bitartean gauzatuko da, eta agerian utziko du euskal sektorearen indarra.
IkusiVictor Iriarte euskal zuzendariaren ‘Sobre todo de noche’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Veneziako Zinemaldian
Bihar, abuztuak 30, emango zaio hasiera Veneziako nazioarteko zinemaldiari, eta bertan izango da Victor Iriarte euskal zuzendaria ‘Sobre todo de noche’ opera primarekin.
IkusiUmorea Labur jaialdia nazioartera zabalduko da
Umorea Labur jaialdia abenduaren 11tik 16ra egingo da nobedade garrantzitsu batekin: nazioarteko jaialdi bihurtzea erabaki dute. Aitor Arenas zuzendariak gainditu behar izan dituzten erronkei buruz hitz egin eta sorpresa batzuk aurreratu dizkigu.
Ikusi"Filma areto batean erakutsi ahal izatea da zinema egitearen punturik gorena, eta, Giornate bezalako sail entzutetsu batean gertatzen bada, oso baliotsua da"
Datorren abuztuaren 30ean hasiko da Veneziako Nazioarteko Zinemaldia, eta Victor Iriartek 'Sobre todo de noche' filmarekin debuta egiteko aukera izango du. Hitzordu ospetsuarekiko dituen itxaropenaz mintzatu zaigu.
IkusiLocarnoko Jaialdiaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du ‘Negu Hurbilak’ filmak, Cineasti del Presente atalean
Ekain Albitek, Adrià Rocak, Nicolau Mallofrék eta Mikel Ibarguren gazteek zuzendutako eta Maluta films eta Cornelius Films etxeek ekoitzitako pelikulak Suitzako hirian izan du mundu mailako estreinaldia, eta nazioarteko beste 13 zinegile berriren lanekin lehiatu da. Izan ere, Cineasti del Presente sailak mundu osoko talentu berrien lehen eta bigarren film luzeak biltzen ditu, gehienak mundu mailako estreinaldiak.
IkusiEuskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuan
Locarnoko Zinemaldia bihartik aurrera egingo da, eta ‘Negu Hurbilak’ filmaren mundu mailako estreinaldirako agertoki ezin hobea izango da, Cineasti del Presente sailean parte hartzeko hautatua izan baita.
Ikusi‘Anekumen’ filma, Locarno Residency topaketan parte hartzeko hautatua
IkusiHiru euskal ekoizpen hautatu dituzte Donostia Zinemaldiko sail ezberdinetan
Ikusi“Una vida no tan simple’ eguneroko bizitzaz hitz egiten duen filma da
Ikusi'Negu hurbilak' filma Locarnoko Zinemaldian estreinatuko da
Ikusi“Locarnon egotea amets utopiko bat egi bihurtzea da”
IkusiMENDI TOURRA datu onenen pare 10800 ikuslerekin 2023ko lehen seihilekoan
Datu ikusgarriak eta giro aparta aurtengo Mendi Tour zirkuituan. 2023ko lehen seihilekoan, negu-udaberri denboraldian, 34 geltoki izan ditu, guztira 64 zine-saio, eta 10.800 ikusle erakarri ditu.
IkusiEuskal animazioak bere indarra erakutsiko du Annecyn
IkusiCIMASUB Basque Environment and Ocean Week 2023ren barruan iritsiko da BILBORA
Itsasmuseumek, Nakusarberekin batera, Basque Environment and Ocean Week ekitaldiaren 2. edizioa aurkeztu du. Ingurugiroaren eta itsasoen babesaren aldeko astea da, publiko guztientzako jarduerez betea. Ekainaren 5a eta 11 artean ospatuko da Itsasmuseumen.
IkusiCIMASUB 2023an lanak lehiaketara aurkezteko epea zabalik
Abian da Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB 2023) 47. edizioaren lehiaketa. Ofizialki zabalik dago lanak lehiaketara aurkezteko epea, 2023ko irailaren 20a baino lehen. Dagoeneko, argazki, film labur eta dokumental galeriak bidal daitezke gure lehiaketan parte hartzeko.
Ikusi"X-Man" Yhabril Mororen argazkia da 2023ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia irudi nagusia
Gonzalo Bartolomé Tierra 'Yhabril Moro', argazkilari bilbotarraren lana da
IkusiEuskal zinema, Krakovian ere protagonista
IkusiCannes, euskal zinemarentzako ezinbesteko hitzordua
Ikusi‘Talentuaren gunea’ sortu da ikus-entzunezko sektorean euskal ahots berriak bultzatzeko
Ikusi2023ko 'Euroeskualdeko Animazioa' sariaren idekitzea
IkusiAurtengo egitarau osoa aurkeztu du Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiak
2022ko maiatzaren 1etik 6ra egingo da Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdia, eta gaur goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte lehiaketara aurkezten diren filmak. Zera adierazi du Eva Rivera Jaialdiko zuzendariak: “hamaseigarren edizio honetan, kalitatez zinema independente baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Egitarau argitaragabea eskaintzen, eta sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzen. Inklusioarekin eta aniztasunarekin konprometituta gaude, hausnarketarako espazioak ireki eta mundura hurbiltzearekin. Gainera, gure ingurunearekiko errespetuzko jaialdia egiten saiatuko gara, mantsoa eta hurbilekoa. Alderdi humanoa izango duen jaialdia, non pertsonak izango diren ekitaldi guztien neurria”. 25 dokumental proiektatuko dira hamaseigarren edizio honetan.
IkusiIrati Gorostidiren ‘Contadores’, Cannesko Kritikaren Astean!
Cannesko Kritikaren Asteak Irati Gorostidiren 'Contadores' lana aukeratu du Film Laburren Sail Ofizialerako. Apellaniz y De Sosa, Tractora eta Pirenaika ekoiztetxeen proiektua da, eta gaur egun Zineuskadik kudeatzen duen Kimuak 2022 katalogorako aukeratu zuten.
IkusiDock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiak zuzeneko irrati-programazioa eta hiriko Altxerri eta Dabadaba aretoekin duen lankidetza aurkeztu ditu
IkusiPelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako
Pelikulen izen-emateak burutzeko epea martxoaren 31etik zabalik dago irailaren 15era arte.
Ikusi“Emaitza oso lagungarria izan da: ekoiztetxea hazi egin da eta gu espiritu berrituarekin eta helduagoarekin gaude egingo ditugun hurrengo filmetarako”
IkusiEdurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria
WOP-The Walk On Project Fundazioak eta Mendi Film Festival elkarteak WOP Mendi Film 2023 saria Edurne Pasaban alpinista eta enpresari tolosarrari emango diotela iragarri dute, 14 zortzimilakoak, planetako mendirik garaienak, osatu dituen lehen emakumeari. Sari banaketa BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-ren 16. Edizioko Hasiera Ekitaldian egingo da, 2023ko abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian.
IkusiEuskal zinemak bere indarra erakutsiko du Malagako Jaialdian
Ikusi“Ederra da hain agertoki onean estreinatzeko aukera izatea”
IkusiXIX DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA
Donostiako LAU HAIZETARA Dokumentalen Koprodukzio Foroa abian jarri da! Donostia, 2023ko Irailaren 25-27 Proiektuak aurreikusteko deialdia apirilean irekiko da eta ohiko kanalen bitartez jakinaraziko da.
IkusiEstibaliz Urresola eta Sofia Otero Berlinen gailendu dira!
IkusiInternational Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela
International Alliance for Mountain Film erakundeak 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarskari ematea erabaki du, abentura handien atzean ezkutatzen diren giza gertaerak ikertu eta azaleratzen dituzten dokumentalen zuzendari gisa egindako ibilbidea aitortuz.
Ikusi“Berlinale Talents topaketan parte hartzea jendea ezagutzeko eta jaialdian egoteko aukera paregabea iruditzen zait”
Ikusi“Berlinale Talents topaketan parte hartzeak jaialdiarekin eta European Film Market-ekin lehenengo lotura bat sortzeko aukera ematen dit”
IkusiEuskal zinemak, berriz ere, parte-hartze nabarmena izango du Berlinalen
IkusiEuskal zinemak 2022 urteari amaiera bikaina eman nahi dio Goya Sarietan
Ikusi‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdiko D'A Film LAB ataleko Final Cut-ean parte hartzeko hautatuak!
Ikusi“Negu Hurbilak’ lanarekin D'A Film Lab Barcelona - Industry Eventeko Final Cut sailean parte hartuz filmaren fase bat itxiko dugu”
Ikusi“Filmak jendearekin partekatzeko eta ikusleengan zerbait eragiteko egiten ditut”
IkusiBasque. Audiovisual. marka, ‘Producers meet Producers’ topaketan
Urtarrilaren 25ean, Basque. Audiovisual. ekimenak FIPADOC Jaialdiaren baitan antolatutako ‘Producers meet Producers’ topaketan parte hartuko du
Ikusi'20.000 erle espezie' eta 'Samsara' Berlinalen estreinatuko dira!
Ikusi“Cinco lobitos’ filmarekin bizitzen ari garen guztia magikoa izaten ari da”
‘Cinco lobitos', Alauda Ruiz de Azúaren opera prima, Estatuan estreinatutako film handienetako bat izan zen 2022an.
IkusiArrigorriagako Umorezko Laburren XXI. Jaialdia
Jaialdia Abenduaren 12tik 17ra izango da eta guztira 40 film labur baino gehiago proiektatuko dituzte
IkusiEuskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian
Euskal zinemaren indarra agerian jarri dute, beste behin ere, aurten estreinatu eta etengabe sariak eskuratzen ari diren hainbat ekoizpenek. Lan horiek kritikarien eta ikusleen iritzi bikainak jasotzen ari dira bai jaialdietan, bai zinema-aretoetan eta bai plataformetan.
IkusiAbian da ZINEBI
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia gaur hasiko da eta azaroaren 18ra arte luzatuko da.
IkusiBasque. Audiovisual. MIPCOMen egongo da
Ikusi‘Kantabria – Euskadi Networking’ jardunaldia sortu dugu
IkusiInternational Pitches saioan parte hartzeko deialdia, zabalik!
IkusiBasque. Audiovisual. ekimenak webgune berria estreinatu du
IkusiDonostia Zinemaldiak 17 euskal lan aukeratu ditu
Urteko zinema-hitzordu garrantzitsuenetako bat hurbiltzen ari da, Donostia Zinemaldia, eta euskal zinemak presentzia nabarmena izango du berriro ere sektoreak bizi duen sormen-une ona agerian utziz. Guztira 17 lan aukeratu ditu jaialdiak hirurogeita hamargarren edizio honetarako.
IkusiNavarra Tierra de Cinen parte hartzeko izena emate
Gidoiak bidaltzeko azken eguna: irailaren 5a.
IkusiHiru euskal Lau Haizetara Foroan!
2022ko irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo da foroa, Donostiako 70. Zinemaldiaren esparruan.
IkusiSpanish Screenings On Tour 2022 Ventana Sur merkat
Ventana Sur 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra egingo da Buenos Airesen
Ikusi